Oiartzun-Erreala: Mikel Salegi eta Unai Gazpio entrenatzaileen adierazpenak

COPA EUSKAL HERRIA | miércoles, 22 de agosto de 2012
ehkirola.org

Mikel Salegi (Oiartzun): "Taldeak aurpegia eman du"

Zer moduz joan da partida?

Espero zen tonikan. Hiru aste baino ez dugu egin denboraldia hasi genuenetik eta gutxi aguantatzea espero genuen. 25 minutu eutsi diogu eta hortik aurrera karga asko zegoela ikusi dugu aldaketa pila egin ditugun arren. Hala ere, taldeak aurpegia eman du eta oso gustura eta konforme nago emaitzarekin.

Polita izan da lehenengo zatia…

Real nagusitu da noski, partidu gehiago jokatuta etorri baita. Guk berriz, hasierako txispa izan dugu bai, baina gero pott egin dugu.

Zer suposatu dizue Euskal Herriko Kopan parte hartzea eta nola ikusi duzu giroa?

Ondo, denboraldia bukatu eta segidan jokatu genuen Garazin, Ipar Euskal Herriko konbinatuaren aurka. Gustura ibili ginen maila desberdineko talde baten aurka, eta partida osteko hirugarren denborako luntxean giro polita izan genuen . Antolakuntza aldetik ez dago arazorik. Pena da, hala ere, fase honetan maila altuko taldea tokatu izana, baina gustura hartu dugu parte. Taldeak edozeini aurpegia eman diezaiokeela erakutsi du, bai gure ligan, eta ondo prestatuz gero, baita goragokoetan ere.

Abuztua data egokia iruditzen al zaizu Euskal Herriko Kopa jokatzeko?

Aurre denboraldiak arriskutsuak izaten dira, lesioak gerta daitezke. Askotan horrelakoetan parte ez hartzaren arrazoia taldea arriskuan jartzea izaten da. Pixka bat beranduxeago izan balitz, eta liga ere beranduago hasiko balitz… faktore asko daude. Espainiako Federazioak agintzen du hor eta egoera honetan ahal dena egiten dugu. Baina euskaldunak gara eta Kopa honetan parte hartu behar dugu ahalik eta gogorren.

Ikusle ugari izan da partidan

Bai eta guretzat oso pozgarria izan da. Realak jendea ekartzen du, Oiartzunek baita ere. Liga ezberdinetakoak izan arren, puntakoak gara bi taldeak. Biak ondo gabiltza eta normala da jendea gerturatzea. Gustura goaz


Unai Gazpio (Erreala): "Gustora lortutako emaitzarekin"

Nola ikusi duzu taldea?

Joko aldetik ondo ikusi ditut. Bukaeran golak sartzeko aukera dezente egin ditugu baina beno, hiru sartu ditugu eta nik uste ondo dagoela. Helburua hala ere, gehiago sartzea zen. Hori landu beharko dugu.

Ligaren atarian EHko Kopa hau taldea punttuan jartzeko, baliagarri zaizuela uste duzu?

Bai dudarik gabe. Oiartzun ikusi dugu, bere maila daukala erakutsi digu eta guri Liga hasieran era guztietako partiduak ondo etortzen zaizkigu. Kopa zentzu horretan oso ondo dagoela iruditzen zait. Ostegunean final erdietako partida daukagu Añorgaren kontra. Gainera jarraian izaten ari dira eta hori ere esijentea da fisikoki, eta jokalarien artean minutuak banatzeko oso ondo dago.

Emaitzarekin gustura eta hurrengo partidara nola zoaz?

Ostegunera begira maila berekoa edo antzeko beste talde baten aurka izango gara. Gaur egin ditugun gauzak egiteko asmoarekin goaz. Gaizki egiten ditugunak zuzentzeko egun bakarra dugun arren, zuzendu eta aurrera.

Hori da futbola, edo?

Hamaika hamaikaren aurka. Nahiz eta maila ezberdineko taldeak izan, horrela izaten da