Osasuna eta Abantok San Juan eta Sani kanporatu eta elkarren aurka jokatuko dute hurrengo fasean

COPA EUSKAL HERRIA | lunes, 6 de mayo de 2013
EH Kirola

OSASUNA 2-0 SAN JUAN

2-0 nagusitu ziren Osasuna taldeko neskak San Juango taldeari. Bi golak Leire Fernandezek egin zituen, lehena lehen zatiko azken minutuan eta bigarrena 75.minutuan.

Talde gorritxoa nagusitu zen ia partida osoan zehar, eta gol aukera handirik egon ez ziren arren, bizi jokatu zuten bi taldeek. Bigarren zatian batez ere, tentsio handia nabaritu zen jokoan, derbia jokatzen ari zinenaren seinale. Horren adibide da epaileak San Juaneko entrenatzailea kanporatu egin zuela protesta egiteagatik.

Emaitza honela, Osasunako neskak hurrengo faserako sailkatu ziren. Lehen aldia zuten gorritxoek Euskal Herriko Emakumezkoen Kopa jokatzen zutela eta harrera ezin hobea izan zuten.
 

ABANTO 3-0 SAN INAZIO

Atzo Abanto Zierbenako El mortuero zelaian, EHko emakumezkoen III. futbol kopako lehen fasearen bigarren partida jokatu zen. Emaitza: Abanto 3 - San Inazio 0

Lehenengo zatian Eneritz Txopiteak sartu zuen lehen gola. Atsedenaldira markagailuren 1-0 rekin joan ziren. Bigarren zatiaren hasieran bigarren gola, berriz ere, Eneritz Txopiteak sartu zuen. Eta partida amaitzeko minutu gutxi falta zenean hirugarrena Garazi Unibasok sartu zuen.

Giro ona eta lehia bi taldeek erakutsi zutena. Horrelakoetan gertatzen den moduan, nahia bi taldeek izan arren, batek bakarrik zuen Osasunaren aurka jokatzeko txartela lortzeko aukera.

Harmailetan giro ederra jarri zuten bi taldeen jarraitzaileek izan zutelako presentzia. Udal ordezkaririk izan genuen: Eneko Urruela kirol zinegotzia, Maite Etxebarria alkatearekin izan genuen. Ohorezko sakea Irantzu Causok, Abantoko kapitain 6 urtetan izanak, egin du. (Seme txikia besoetan, epaileak eta udal ordezkariak ageri dira itsatsitako talde argazkian). Datorren urtean, 100.urteurrena ospatuko zuen Abantorentzat egun polita izan da atzokoa.