2ª DIVISIÓN | miércoles, 18 de diciembre de 2013
Diario Vasco
Lehen itzuliko azkenaurreko partida jokatu zuten igandean OKEko neska nagusiek Añorgaren aurka. Hasieratik nabarmendu zen etxeko taldea, eta 5. minutura irabazten hasi ziren, Titay Calvoren golari esker. Alkortaren taldeak ederki jarraitu zuen presionatzen eta bigarren gola sartu zuen Evelyn Santosek. Hortaz, gauzak maldan gora jarri zi-tzaizkien donostiarrei. Hala, 2-0 irabazten ari zirela aldageletara joan ziren Alkortaren neskak, atsedenaldian.
Bigarren zatian Añorgak pixkanaka lekua aurkitu zuen belarrezko zelai handian eta oiartzuarren zelai zatian hasi zen jokoa garatzen. Aukera garbiak sortu ez arren, arrisku sentsazioa nabaritu zuten etxekoek. Hala, 80. minutuan sartu zuten lehen gola Añorgak Izaskunek áreaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Gero, donostiarrek bigarren zatiaren amaieran lerroak aurreratu eta arriskuak hartzea erabaki zuten. Baina, azken minutuetan Oiartzunek partidua guztiz ixteko beste aukera pare bat izan zituen. Azkenean, 2-1 amaitu zen neurketa, oiartzuarren alde. Beste behin ere, oiartzuarrek haien maila erakutsi zuten etxeko zaleen aurrean; izan ere, Alkortaren neskek etxean jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte.
Hamaikakoak
2-Oiartzun: Ainitze Rodriguez, Araitz Etxabe, Amaia Vazquez (Jone Olasagasti, 60. min.), Nerea Abancens, Olatz Hoyos, Alazne Bengoetxea, Ane Etxezarreta (Erika Garcia, 75. min.), Titay Calvo, Alazne Inziarte (Nahia Mendiable, 83. min.) eta Evelyn Santos
1-Añorga: Oihana, Mendez, Etteba, Gantxegi, Larra, Naiara, Itsasne, Alos, Izaskun, Ibar eta Nahikari
Golak: 1-0 Titay; 2-0 Evelyn; 2-1 Izaskun