FUTFEM GIPUZKOA | miércoles, 15 de enero de 2014
Antxon Iglesias
JUBENILAK:TOLOSA 6 - BERGARA 0
KADETEAK: TOLOSA 3 – HERNANI 2
Partidu gogorra, lehiatua eta ederra. Hernani taulan 3. postuan zegoen gure atzetik eta guri irabaztea zuen helburu sailkapenean aurrera pauso eder bat emateko.
Gure jokua eginez 2 gol ederren bidez aurretik jarri ginen baina lehen zatia bukatzear zegoelarik berdindu egin ziguten. 2 aldiz iritsi eta bi gol. 2. zatia goitik behera menperatu genuen eta 10 minutu falta zirelarik garaipenaren gola sartu zuen Ainhoak.
Gure neskak maila bikaina eman zuten , sufrituta baina garaipen garrantzitsua lortu genuen.
Tolosaren golak: Ainhoa Bengoetxea, Nerea Eizagirre eta Ainhoa Garikano
INFANTILAK:
ORDIZIA 1 – TOLOSA A 8
LAZKAO 4 – TOLOSA B 2
Lazkaok merezimendu osoz irabazitako partidua izan da. Lehenengo zatin partidu parekatua izan da eta Lazkaok bandatik egindako erdiketa batean egin du 1-0 gola. Beste erdiketa baten arbitroak penaltia pitatu du ustez gure jokalari bati eskuan jo diolakoan 2-0. Bigarren zatin 2-1 Irati Hernandorenak egin du baloi luze bat aprobetxatuz. Hirugarren zatin Ane Eizagirrek 2-2 egin du areaz kanpoko jaurtiketa baten, baina segidan 3-2 eta 4-2 egin digute baloiak toki arrikutsuetan galdu ditugunean. Ez dugu ongi jokatu eta ez ditugu 3 pase jarraian eman partidu osoan.
EUSKAL LIGA:GASTEIZKO NESKAK 4 – TOLOSA 1
Lehen zatian partidua parekatua izan zen, zortea falta izan genuen atsedenaldira berdinduta iristeko. Bigarren zatian beraiek gainditu egin ziguten, sailkapenean daramaten postuaren zergatia demostratuz.