Oiartzunek liga hontan Athletic B-ek izandako lehen porrota eragin zuen bost gol sartuz

2ª DIVISIÓN | martes, 28 de enero de 2014
DV / Cantera Deportiva / Argazkia: Goizarin

Diario Vasco (Gipuzkoa)

Lidergoa lortzeko borrokan ezinbesteko partida zen igandekoa oiartzuarrentzat, eta helburu horrek bere itxurarik onena erakustera behartu zuen OKEko nesken talde nagusia. Athletic baloirik gabe utzi zuten ia partida osoan etxekoek, eta gol zaparradaren ostean hiru puntuak etxean geratzea lortu zuten Alkortaren neskek.

OKEko jokalariek irabaztea zuten igandean helburu bakarra, are eta gehiago liga honetan garaitu gabeko Athletic taldearen aurka jokatzen zutela jakinik. Bazekiten irabaziz gero, aurrerapauso itzela emango zutela lidergoaren ametsari eusteko lehian, eta lehen minututik barruak husteko asmoz zelairatu ziren, Karla Lekuonan. Lehenengo zatian bertan ikusi zen oiartzuarren nagusitasuna. Eta gupidarik gabe aritu ziren, gainera. Atsedenaldirako 2-0 irabazten jarri ziren, Titay eta Nerea Abacens-en golei esker. Zuri-gorriek zailtasunak zituzten etxekoen joko ona oztopatzeko. Bigarren zatian azkar demonio ziurtatu zuten garaipena OKEko neskek, Ane Etxezarreta, Estibaliz eta Anne Mugarzaren golei esker. Azkenean, 5-1 amaitu zen norgehiagoka.

OKEko neska nagusiek hirugarren jarraitzen dute 2. mailako sailkapenean 29 punturekin, bigarrenak 3 puntura dituztela. Heldu den asteburuan Barakaldori egingo diote bisita. Ea garaipenaren bidetik jarraitzen duten.

Partidaren hasieran, OKEko zuzendaritzak Eider Herrero jokalaria ohiari omenaldia eskaini zion. Bi taldeek egindako pasillotik barrena atera zen Lezoko atezain ohia zelaira. OKEko Mikel Irigoien delegatuak eta Koldo Fernandez presidenteak opari bana eman zioten. Harmailetan zeuden zaleek txalo zaparradarekin eskertu zuten OKEko jokalari ohiak orain arte egindako lana.
 

Cantera Deportiva (Bizkaia)

El Athletic B cayó ante el Oiartzun. Las gupuzkoanas se adaptaron mejor al juego directo que requerió un campo pesado por el agua acumulada y que fue empeorando con el paso de los minutos. Las rojiblancas tuvieron dos acercamientso peligrosos, pero después las locales acertaron en sus ocasiones. Con 2-0 al descanso el Oiartzun administró la ventaja esperando a que el filial dejara huecos. El susto llegó con el golpe de Ane en un salto que obligó a la guardameta a retirarse.


Alineaciones / Hamaikakoak:

5-Oiartzun: Ainitze Rodriguez, Araitz Etxabe (Ane Etxezarreta, 63. min.), Amaia Vázquez, Nerea Abancens (Jone Olasagasti, 80. min.), Olatz Hoyos, Alazne Bengoetxea, Titay Calvo, Anne Mugarza, Iranzu Etxebeste (Esti Bajo, 58.min.), Alazne Inziarte (Erika Garcia, 79. min.) eta Evelyn Santos

1-Athletic B: Ane (Aitziber 73'), Laura, Jone Rodriguez (Naia Bergado 82'), Garazi, Sara (Bea 46'), Ainhoa, Izaskun, Jone Bilbao, June, Nerea Varas (Paula 62') y Jone Ibáñez

Golak: Titay, Nerea, Esti Bajo, Anne Mugarza eta Ane Etxezarreta oiartzuarren golegile eta Jone Ibañezek sartu zuen Athletic-ena.