FUTFEM GIPUZKOA | miércoles, 29 de enero de 2014
Antxon Iglesias
EUSKAL LIGA: ZARAUTZ 1 – TOLOSA 0
Partidu lehiatua Astin jokatutakoa, lehen zatia Zarautztarrena eta bigarrena gurea. Hainbat okasio izan genituen berdintzeko baina ez genuen lortu. Partiduko azken jokaldian argiena baina zorterik ez. Beste batean izan beharko du.
JUBENILAK: TOLOSA 3 – LAZKAO 2
Tolosako Emakumezkoen Jubenil taldeak 3-2 irabazi zuen Lazkaoren kontrako partidua. Lazkaok gauzak ondo egin arren azken minutuan etxeko taldearen golari esker hiru puntuak etxean geratu ziren, beste aste bat lidertzan jarraituz. Goleatzaileak, Alazne Garmendia eta Izaro Goenaga (2).
KADETEAK: LAZKAO 0 – TOLOSA 6
GOLAK: AINHOA BENGOETXEA 2, ZURIÑE IGLESIAS 3 ETA NEREA EIZAGIRRE
Partidu ederra gure neskak jokatutakoa, lehen gola 3. minutuan sartzeak gauzak erreztu ditu.Baloia ederki mugitu dute alde batetik bestera jokaldi ikusgarriak eginez eta horren ondorioz golak ere. 2. gola izugarria izan zen, baloia ezkerreko aldetik paseka eskubira eraman zuten eta Saioak desdoblea egin zuen aurkariak berarekin emanaz, eta Zuriñe bakarrik utziz, lazkaotar bat mareatu eta area ertzatik ezkerrarekin jaurtiketa bikaina egiñez baloia eskuadratik sartu zen.
INFANTILAK:
TOLOSA A : ATSEDEN
TOLOSA B INTXURRE 0 – TOLOSA B 13
Nahiz eta eurie asko eginda egon uste genuen baino putzu gutxiago zeuden. Hala ere beti atzetik jolastu beharrean batzuetan luze ere jolastu dugu baloia atera behar genuenean. Neskak hasieratik oso gogotsu eta partiduan sartuta hasi dira. Lehenengo zatin 4-0 bukatu degu ustez, bigarrenen 8-0 eta bukaeran 13 izan dira, Irati Hernandorenak 5, Jonek 2,Izarnek 2, Lur -ek 2,Laidak 1 eta Leirek beste bat. Ez nago ziur osotara horrela izan diren baino gutxi gora bera. Intxurrek apenas iritsi da gure areara eta partidu oson korner pare bat bota dituzte. Partidu serioa eta bikaina jolastu dutena eta gehio kontuan harturik geneukan eguraldia.
Argazkia: Tolosaren infantilak Zubietan Realeko neskekin (Real - At.Madril partidua)