TERRITORIAL GIPUZKOA | miércoles, 21 de mayo de 2014
Zumaiako FT / Txapeldunak.com
Partida garrantzitsua jokatu zen Larunbatean Aita Marin. Erregional neskek igoera lortzeko helburuarekin, abantaila emango zien 3 puntuen bila zelairatu ziren. Urduritasuna zen nagusi etxeko taldean eta partida aurrera zihoala, nabarmendu zen hori. Lehen zatian Gorostolaren neskek ezin izan zuten urte guztian egiten ari diren joko erakargarria erakutsi. Gauzak horrela lehen zatia bukatu baino lehen Tourinek 0-1koa sartu zuten.
Bigarren zatian partida oraindik eta gehiago zaildu zitzaien neskei kanpotarrek bigarren gola sartu baitzuten. Hortik aurrera, neskak hobeto jokatu bazuten ere eta aldea murriztu bazuten ere, ezin izan zuten baliotsua izan zitekeen berdinketa lortu.
Jardunaldiaren bukaeran eta egondako emaitzekin, Zumaiako 2. postuan dago liderrarekin berdinduta ( averagea galduta dute ). Egutegia ikusita, neskek oraindik aukera asko dituzte lehen postuan bukatu eta igora lortzeko. Aste hontan adibidez, erabakiorra izan daitekeen partida bat dute Arizmendiren aurka. Zaleentzat autobusa egongo da eta astean zehar zehaztasun gehiago emango dira gai honen inguruan.
Igoera pil-pilean bi jardunaldiren faltan
Azken asteburuko jardunaldia jokatu eta gero, gauzak oso berdinduak daude igoera fase honetan. Arizmendi dago lehen tokian 20 punturekin, eta puntu bakarrera 19na punturekin Zumaiako, Mutriku eta Touring daude kokatuta. Esan beharra dago Arizmendi eta Touring-ek partidu bat gehiago dutela jolastuta. Bi jardunaldi falta dira eta emozioa handia da beraz Euskal Ligarako igoera ematen duen lehen postua eskuratzeko. Asteburu hontan Arizmendi eta Zumaiakok partidu erabakigarria jokatuko dute Aretxebaletan, Mutrikuk berriz Urola jasoko du etxean. Touringek atsedena izango du.