TERRITORIAL GIPUZKOA | lunes, 2 de junio de 2014
leartibaitamutriku.hitza.info / Txapeldunak.com
Talde donostiarra 2-0 aurreratu zen Karla Lekuonan, baina mutrikuarrek partidua irauli zuten
Mutrikuko Burumendi futbol taldeko senior neskek euskal ligara igotzea lortu dute. Donostiako Intxaudi taldearen aurka 2-4 partida amaitu ostean, 2013-2014 denboraldia Gipuzkoako Lurraldeko txapelketa lehen postuan amaitu dute 25 punturekin. Denboraldi ezinhobea egin dute futbol talde mutrikuarreko neskek.
Oiartzunen Intxaudiren aurka jokatu zuten azken partida hau berdintzea edo irabaztea nahikoa zuten Burumendiko neskek euskal ligara igoera lortzeko. Partidua, galtzen hasi zuten, eta lehen 20 minutuetan aurkarien bi gol jaso zituzten. Hala ere, taldeko kideek ez zuten atzera egin, eta partiduari buelta eman nahian ibili ziren, eta bai lortu ere. Atsedenaldira heldu orduko, Liernik, Nagore Eluk eta Karmele Lopezek sartutako gol banarekin, 2-3 irabazten sartu ziren aldageletara. Bigarren denboraldia, zertxobait lasaiago hasi zuten, eta partidaren garaipena Iera Naberanen beste gol batekin Mutrikura ekartzea lortu zuten.
Goraipatzekoa ere Arizmendi, Zumaiako eta Touring-en denboraldia ere, hiru hauek ere, batez ere lehen biak azkenerarte egon baitira liga eskuratzeko borroka hortan. Aratxabaletako taldea azkenean Mutrikurengandik bi puntura amaitu du eta ezin izan du Euskal Ligara itzuli, Zumaiko ere lidertzan ibili da hainbat jardunalditan eta Oreretako taldea ere hasieratik izan da lehen tokietan, azken biak Mutrikuk baino hiru puntu gutxiago batu dituzte.
ZORIONAK MUTRIKU!! ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!