Mariñok bere lehen garaipena lortu zuen Gazte Berriak-en aurka

2ª DIVISIÓN | miércoles, 8 de octubre de 2014
kiroletikblog.blogspot.com / Noticias de Navarra

kiroletikblog.blogspot.com (Argazkia : Unai Oiartzun)

Lehen jardunaldietako hobekuntza berretsi zuen atzo Bigarren Mailako Mariñok. Hiru puntuak bildu zituen, Gazte Berriak talde nafarra Landetxan gainditu ondoren. Partidaren gidaritza hartu zuten irundarrek hasieratik. Baloiaren jabetza eskuratu eta modu eraginkorrean jokatu zuten. Hamazazpigarren minutuan, Melodik aurretik jarri zituen etxekoak. Bost minutu beranduago, errenta handitu zuen Paulak. Berdeguneko nagusitasuna gol bilakatu zuen Mariñok.

Bigarren gola sartu ondoren, hasierako tentsioa galdu zuen pixkanaka Gorka Álvarezen taldeak. Baloia aurkariari eman zion, baina atzean sendo aritu zen, abantailari eusteko asmoz. Partidaren amaierarako hogei minutu falta zirela, neurketa erabaki zuen Paulak berak, 3-0ekoarekin. Lau puntu bildu ditu Mariñok dagoeneko, eta atzean utzi ditu jaitsiera postuak. Hurrengo jardunaldian etxean ariko da berriro, puntu bakarra duen Abantoren kontra.


Noticias de Navarra


Partido muy trabajado que no fue suficiente ante un Mariño sólido en defensa. El Mariño consiguió adelantarse primero con una triangulación por el centro y más tarde en un fallo defensivo visitante. El Gazte presionó en la segunda mitad pero el tercer gol local sentenció el partido.


Mariño: Laura, Nahikari, Sara, Melodi, Nekane, Maddalen, Paula (Jaione 79'), Ane (Amaia 81'), Lide, Cynthia (Maialen 60') y Udane

Gazte Berriak: Jaione, Nerea, Aitana, Laura, Jessica (Maitane 57'), Susana, Alba, Idoia (Itxaso 75'), Leire (Ainhoa 67'), Josune y Ane

Goles: 1-0 (17') Melodi; 2-0 (22') Paula; 3-0 (71') Paula


Albistea kiroletikblog.blogspot.com-en Mariñoren entrenatzaile den Gorka Alvarezen eta Maddalen Gorbea jokalariaren adierazpenekin