Mondrak berdinketarekin konformatu behar izan zuen Mutrikuren aurka

TERRITORIAL GIPUZKOA | lunes, 20 de octubre de 2014
mondraberri.com

Gehiago lortu ez izanak ematen duen zapore mingotsarekin amaitu dute gaur eguerdiz Mojategin jokatu den Mutrikuren kontrako partidua Mondrako neskek. Talde zuri-moreak aukera ugari izan ditu gaurko partidua irabazteko, baina kontrako arean egindako huts egiteen erruz ezin izan dituzte hiru puntuak eskuratu.

Neurketa bizi hasi dute Andoni Ezkurraren neskek, hurbilketa ugari egin dituzte Mutrikuren areara, baina ez dute asmatzeko trebetasunik izan. Bai Mutrikuk ordea, lehen zati erdialdean gola sartzea lortu baitu. Golak mina egin dio etxeko taldeari, eta mutrikuarrek, arrisku egoera pare bat sortu dituzte atsedenaldi aurretik. Aldageletatik bueltan, Andoni Ezkurrak aldaketa bi egin ditu, eta taldeak joko hobekuntza nabaria erakutsi du. Zuri-moreak gora joan dira, eta Ane Zubizarretak berdinketaren gola egitea lortu du. Partiduko azkeneko minututan berriz estutu dute Mondrakoek, eta oraingoan ere esfortzua antzua izan zaie.

 Gaurko berdinketarekin Mondra sailkapeneko laugarren postuan da bi berdinketa eta garaipen batek ematen dizkion bost puntuekin. Datorren astean sailkapena ixten duen Bergararen zelaian jokatuko dute sarrailagileek.

 

Berria argazkiekin mondraberri.com-en