FUTFEM GIPUZKOA | lunes, 8 de diciembre de 2014
Antxon Iglesias
EUSKAL LIGA:TOLOSA 2 – HERNANI 1
GOLAK : MAR LUZURIAGA (2)
Derbi lehiatua Berazubi njokatutakoa .Bi taldeak hasieratik irabazteko gogo bereziarekin atera ziren. Eguraldi txarrak jokoa kondizionatu eta euri zaparradak belazea ureztatu eta ondoren lokaztu zuen. Joko gutxi ikusi genuen, txokeko lehia.
Guk gola lehen zatia bukatzear lortu genuen eta aldagelara pozik. Bigarren zatia hildo berdinetik joan zen eta Hernaniarrak berdinketa lortu zuten, baina poza gutxi iraun zien, ondoren guk bigarrena lortu baigenuen. Bukaeraino emaitzari eutsi genion garaipen garrantzitsua lortuz, beheko postutik aldentzeko. Oraingoan intensitatea eta indarra gainezka jarri zuten gure jokalariak, saria lortuz.
Hurrengo partida Leioan ,talde hau liderra izan da orain arte.
JUBENILAK: TOLOSA 2 – LAZKAO 1
GOLAK: SAIOA ZUBILLAGA ETA OIHANA UGARTEMENDIA
Lazkaotarrak beti arazoak sortzen dizkigute eta oraingoan ere ez de ezberdina izan. 10 minutu falta zirela lortu genuen garaiapena.
KADETEAK: ATSEDENA
INFANTILAK:
TOLOSA A 2 - TOLOSA B 2
GOLAK: A TALDEAN MARIA MARTIJA ETA LUR ZABALA ETAB TALDEAN LORENA ZUMETA (2)
Partida polita gure neskek jokatutakoa, intensitate handia eta errespetua. Lehen zatian ez zen golik egon. Ondoren etorri ziren golak, aukerak eginez bi ateetan.