Euskal Ligakoek berdindu 2-0 irabazten joan eta gero, Tolosaren beste taldeek irabazi

FUTFEM GIPUZKOA | martes, 20 de enero de 2015
Antxon Iglesias

Argazkia: Javi Urola eta Sebas, euren urtebetzea asteburu hontan izan da 


EUSKAL LIGA: TOLOSA 2 – PEÑA ATHLETIC 2


GOLAK  TOLOSA: MAR LUZURIGA ETA ALAZNE GARMENDIA / PEÑA ATHLETIC: ITXASNE CLEDERA ETA YAIZA IMAZ

Partidua hasi eta dominatzen hasi giñen eta golak etorri ziren, bi jokaldi bikainetan. Aukera gehiago izan genituen baina ez genituen gauzatu. Partida bideratuta genuenean ez genuen jakin kontrolatzen jokoa eta beraiek aurrera egin zuten , lehen zatia bukatzear zegoela gola sartu zuten eta bizitza eman genien.

Bigarren zatia eskasa izan zen beraiek gola sartu nahiean eta guk defendatuz. Partidua bukatzeko 5 minutu falta zirela penalti kontran eta berdinketa. Inoiz galdu egin behar genituen 2 puntuak ihes egin zuten. Pena bat, gu baino gutxiago ziren.
Hurrengo partida Lantaron, sailkapenean azkena dijoana, igandean 25, 12.30etan.


Euskal Ligako Tolosa - Peña Athletic Santurtzi partidako argazki bilduma (Javi Urola)



JUBENILAK: AMAIKAK BAT 0 – TOLOSA 3

Zorionak. Sailkatze fasea lehenak bukatu dute.Orain txapeldunen fasea hasiko dira.


KADETEAK: TOLOSA 2 – INTXAURDI 0

GOLAK: ZURIÑE IGLESIAS ETA ANE ALFONSO

Asteburu honetan tolosarrek Eibarren aurkako partiduan galdu ondoren Intxaurdiren kontra irabazi egin zuten 2-0 . Ikusten denez gure neskak etxean sendo dabiltza, ez dute inoiz partidurik galdu eta oraingoan ere horrela izan da. Partidua hasi bezain laister tolosarrek 3 puntuen bila atera ziren berehala aukera garbienak edukiz eta lehenengo hogeitabost minutuetan etorri zen lehenengo gola Zuriñek sartua. Eta horrela lehenengo zatia bukatu zen.

2.zatian gauzak aldatu ziren donostiarrak gogoz atera ziren partiduaren bila baina tolosarrek atzean ondo eutsita lan askorik egin gabe 2. zatiko 20. minutuan bigarren gola sartu zuen Ane Alfonsok baloia borrokatu ondoren. Eta horrela bukatu zen partidua 2-0. Ea bide hontan jarraitzen duten gure neskek.

Tolosa - Intxaurdi partiduko argazki bilduma (Javi Urola)


INFANTILAK:


ORDIZIA 1 - TOLOSA A 3

BEASAIN 1 - TOLOSA B 9