2ª DIVISIÓN | miércoles, 21 de enero de 2015
Goizarin (Diario Vasco Oiartzun) / Txapeldunak.com
MARIÑO 0-1 OIARTZUN
Euskeraz
Joan den igandean jokatu zen Irungo Ugalde-Ventas zelaian Mariño eta Oiartzun taldeen arteko derbia. Partida borrokatua izan zen hasiera-hasieratik eta oiartzuarrak behin eta berriro saiatu baziren ere, aurrean oso ongi kokatuta zegoen taldea topatzen zuten. Hortaz, lehen zatian husna bukatu zuten.
Bigarren zatian, ordea, jokaldi nahasi batean lortu zuten aurreratzea Alkortaren jokalariek eta hiru puntuak Oiartzuna ekartzeko zoria. Gola irundarrek euren atean sartu zuten Evelynek egindako jaurtiketa baten ondoren.
Bigarren koskan jarraitzen dute oiartzuarrek, 34 punturekin. Aurretik daukate Athletic de Bilbao, lau puntura. Mariño berriz, zortzigarren dago 17 punturekin, jeitsiera tokietatik hamar puntuko tarte zabala dutelarik.
Erderaz
El pasado domingo se disputó en el campo de Ugalde-Ventas de Irun el derbi entre Mariño y Oiartzun. El encuentro fue muy peleado desde el comienzo y aunque las oiartzuarras lo intentaron una y otra vez, se encontraron enfrente a un equipo que estaba perfectamente plantado. Así, la primera parte acabó con el empate a cero inicial.
En la segunda mitad, las chicas de Alkorta se adelantaron en una jugada embarullada y así lograron llevarse los puntos para Oiartzun. El tanto lo marcaron las irundarras en propia puerta tras un disparo de Evelyn.
Las oiartzuarras continúan en la segunda plaza, con 34 puntos. Delante tienen al Athletic, a cuatro puntos. Por su parte el Mariño es octavo con 17 puntos, de tal forma que tienen una cómoda renta sobre el descenso de diez puntos.