Kadeteak izan ezik, garaipenez betetako asteburua izan zuten Tolosaren taldeek

FUTFEM GIPUZKOA | martes, 27 de enero de 2015
Antxon Iglesias / Argakia: Javi Urola

EUSKAL LIGA: LANTARON 1 – TOLOSA 4

GOLAK : MADDI GARIKANO, ALAZNE GARMENDIA ETA HENAR MARTINEZ 2 / LANTARON: GRACIELA


Kolistaren aurka partida erreza zirudien baina kategori honetan inork ez du errregalatzen deus. 8. minutuan Maddik lehen baloia sareetara eman zuen eta honek erreztu zituen gauzak baina ondoren gure defentsaren hutsegite baten ondoren berdinketa.

2. zatia ondo hasi genuen okasioak eginez, Mar-ek penaltia hutsegin zuen ere, eta ondoren etorri ziren 3 golak Henar protagonista bezala. Lehenengoan asistentzi bikaina eginez eta gero beste bi aukerak asmatuz .Henar izan zen oraingoan taldeak behar zuen rebulsiboa.

Partiduko argazki bilduma Javi Urolaren bitartez


JUBENILAK: TOLOSA 2 – ZESTOA 1


GOLAK: OIHANA UGARTEMENDIA ETA ALAZNE GARMENDIA

Aurkari gogorra, ezaguna Zestoarra, txapeldun fase honi hasiera emateko, neska sendoak eta indartsuak, partidua borrokatua espero genuen eta horrela izan zen.

Lehen zatia bukatzear gure portera lesionatu eta jokalari bat jarri beharra ate azpian, hurrengo kornerrean gola sartzen digute.

2. zatian haserretuta eta partidari buelta emateko asmoekin atera giñen eta horrela izan zen, segidan Oihanak lehen gola eta ondoren buruz Alaznek. Bukatua arte sufritu behar baina 3 puntuak etxean gelditu ziren.

KADETEAK: TOLOSA 1 – URNIETA 1

GOLA: MARIA HERRERO

Asteburu hontan iada ligako bigarren buelta jolasten zuten, berriro ere etxean lehengo asteburuan bezala. Bazekiten partidu zaila izango zela, kontuan hartuta Urnietarrak 5. postuan daudela Tolosarren atzetik. Partidua hasita gure neskek aukerak eduki zituzten baita urnietarrek ere baina 25. minutuan Mariak gola sartu zuen buruz Zuriñek egindako erdiketaren ondoren. Horrela bukatu zen lehenego zatia.

Bigarren zatian aldaketak egin ondoren neskek 3 aukera garbi izan zituzten gola sartzeko baina ez zituzten aprobetxatu. Urnietarrek sake de bandetan eta kornerretan egiten zuten arriskua eta korner batean sartu zuten. Ondoren tolosarrek aukera gehiago eduki zituzten baina oraingoan ere ez zituzten aprobetxatu. Eta horrela bukatu zen partida 1-1 . Ea hurrengo asteburuan irabazten duten.


INFANTILAK:


TOLOSA A 11 – BEASAIN 1

GOLAK: IZARNE SARASOLA 5, ANE EIZAGIRRE 1, IRATI OLANO 2, LUR GALARZA 1 ETA NORA SANZ 2

TOLOSA B 6 – EUSKALDUNA 1

GOLAK: LORENA ZUMETA 3, JONE SAIZAR, LORE ETXABURUA ETA AINHITZE ARANALDE

Ligako lehen faseko azkenaurreko partidua jokatu zuen Tolosa B Infantilak Andoaingo Euskaldunaren aurka. Datorren astean, Alegiako Intxurreren aurka bukatuko dute lehen fasea gure neskak.


SENIORRAK: NEREA MURUA, ALAZNE GARMENDIA, MAR LUZURIAGA ETA JUBENILAK : AINHOA BELDARRAIN, AINHOA BENGOETXEA ERREALAREKIN 5 TEKNIFIKAZIOKO ENTRENAMENDU EGINGO DITUZTE HURRENGO HILABETEETA
N. ETA AINHOA GARIKANO EUSKAL SELEKZIOKO (SUB16) DEIALDIAN SARTU DA. ZORIONAK!!