Oiartzunek gol zaparrada lortu zuen igandean Gasteizko Aurreraren aurka

2ª DIVISIÓN | martes, 17 de febrero de 2015
oarsoaldea.hitza.eus / Argazkia: Noski Sky

Argazkia: Oiartzunen hasierako hamaikakoa Oiartzun-Añorga partiduan (2014-11-16)


EUSKERAZ

Jardunaldi biribila izan da asteburukoa Oiartzun Kirol Elkartearen futboleko emakumeen talde nagusiarentzat. Estatuko Bigarren Mailako Ligako partida 7-0 irabazi zuten Gasteizko Aurreraren kontra, eta Athletic B liderrak Añorgaren etxean berdindu zuenez (2-2), lehen postutik, hau da, bilbotarretatik bi puntura jarri dira sailkapenean oiartzuarrak. Lidergoaren bila joango dira hurrengo jardunaldietan.

Igandeko partidaren emaitzak, ordea, ez du osotasunean erakusten bertan gertatu zena. Izan ere, gasteiztarrak indartsu atera ziren zelaira, gol aukerak izan zituzten, baina Oiartzunek egin zuena ez zuten egin: golak sartu. Oiartzungoa joaldi handiko taldea da, eta aukera txikiena ere gol bilakatzeko gaitasuna dute; hori egin zuten igandean: Gasteizkoak gogorrenean zeudenean, lehen gola sartu zuten etxekoek, eta ondoren, bata bestearen jarraian iritsi ziren atsedenaldira 5-0 iritsi arte.

Bigarren zatia tramitezkoa izan zen, lehia erabakita zegoelako. 7-0 bukatu zen partida, eta beste emaitzak ikusita, gorakada izan zen norgehiagoka.

Golen egileak honakoak izan ziren: Evelyn Santosek hiru, Erka Garciak bi, eta Olatz Hoyosek eta Nerea Abancensek bana.


ERDERAZ

Fin de semana redondo para el primer equipo femenino del Oiartzun Kirol Elkartea. Ganaron su encuentro de Segunda División contra el Aurrera Vitoria por 7-0 y como el líder Athletic B empató en casa del Añorga (2-2), se han puesto a dos puntos de las bilbaínas, es decir, del primer puesto de la clasificación. En las próximas semanas tratarán de asaltar el liderato.

Sin embargo el resultado del partido del domingo no refleja totalmente lo sucedido. Y es que las gasteiztarras saltaron fuertes al terreno de juego, disponiendo de oportunidades, pero no hicieron algo que si lo hizo el Oiartzun: marcar goles. El Oiartzun es un equipo con mucha pegada y tienen la capacidad de transformar el gol la mínima ocasión; Eso hicieron el domingo. Cuando mejor estaban las gasteiztarras, las locales marcaron su primer gol y después llegaron uno tras otro hasta alcanzar el descanso con un 5-0.

La segunda parte fue un mero trámite, ya que el duelo estaba decidido. El partido acabó 7-0 y vistos los demás resultados, el choque resultó un subidón.

Las autoras de los goles fueron las siguientes: Evelyn Santos tres, Erika García dos, y Olatz Hoyos y Nerea Abancens marcaron uno cada una.


OIARTZUN:
 Ainitze, Araitz, Erika (Ane Pérez 68’), Alazne Bengoetxea, Olatz, Esti Aizpurua, Esti Bajo, Anne Mugarza, (Nahikari 73’), Titay (Napo 57’), Lolo (Nahia 65’), Evelyn

AURRERA: Neretxo, Ane (Andrea 44’), Ana, Aguirre, Adriana, Ixone, Ane Miren M., Nagore M. (Nerea 57’, Lorena (Estitxu 80’), Sara e Irantzu