Beti Gazteko erregional neskek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten asteburuan Bergararen aurka

TERRITORIAL GIPUZKOA | jueves, 5 de marzo de 2015
Txapeldunak.com/Argazkia: betigazte-eus.weebly.com

Zorioneko daude  Beti Gazte taldeko erregional neskak, izan ere, lesakarrek asteburu hontan lortu dute denboraldiko lehen garaipena, larunbatean Bergarari 3-1 irabazi eta gero Mastegi futbol zelaian jokatutako norgehiagokan. Etxekoen golegileak Oihana Huartemendia beratarra eta Alaitz Nuñez izan ziren, azken honek bi gol sartu zituelarik.

Talde lesakarrak orain arte jokatutako partiduetan ezin izan du puntu bat ere bildu, guztira hamalau partidu, zortzi lehen fasean eta beste sei bigarrenean. Baina nafarrek gogor ekin dute denboraldi osoan zehar, ilusio puntu bat galdu gabe, eta azkenean euren lanak eta kemenak saria izan zuen larunbatean. Kopako zortzigarren jardunaldia zen, eta Mastegin egoera berberean zegoen Bergara taldea izan zen bisitari. Talde biek denboraldiko lehen puntuen bila gogor ekin zuten eta azkenean esandako 3-1eko azken emaitzarekin, puntuak etxean geratu ziren Beti Gazteko nesken pozerako.

Beti Gaztek hainbat urte eta gero, 2014-15 denboraldian berriz atera du erregionaleko nesken taldea. 2009-10 izan zen azkenengoz talde lesakarrak nesken talde seniorra izan zuen denboraldia, Gipuzkoan jokatzen dute. Beraz urte hau ikasteko eta mailan eskarmentua hartzeko ondo etortzen ari zaie neskei.

Beti Gazte klubak badu futbol 8ko beste talde bat azken urteotan Nafarroako federakuntzan burubelarri ibili dena, urterik urtera bere emaitzak hobetuz. Aurten lehen fasea amaitzear dela bere multzoko hirugarren sailkatuak dira lesakarrak, beraz etorkizunari begira, lan ona egiten ari dira herrian. 

Bide batez Bergara Futbol taldeko neskak animatu nahi ditugu, Beti Gazte taldea bezala, ez dutelako punturik bildu denboraldi hontan. Ibilbide oso antzekoa daramate biek, izan ere, Bergarak aurten berreskuratu du nesken talde seniorra, azkenengoz 2009-10 egon zen Gipuzkoako erregional mailan ta 2014-15 denboraldian berriz taldea osatu dute.