LIGA VASCA | domingo, 8 de marzo de 2015
hernaninoneskenfutboltaldea.wordress.com
Argazkia: Noski Sky
20.Jardunaldiari hasiera eman dio Hernani eta Arratiaren arteko norgehiagokak. Aurreko asteko porrotaren ostean, talde txuriberdeak irabazteko beharra zuen, baina Maite Jayo bizkaitarrak azkeneko minutuan sartutako golak, ezinezkoa egin du
Lehenengo zatian, Hernani nagusi
Aurreko astean Zubipen jasandako uholdeen ondorioz, Zubietan jokatu behar izan du talde hernaniarrak etxeko talde gisa. Hiru puntuak etxean mantentzeko intentzioz eman diote hasiera Andoni Loranen neskek Arratiaren aurkako partidari. Baloiaren jabetza lortu dute txuriberdeek eta beraien jokoa burutzen aritu dira. Lehenengo minutuak Hernaniko nesken kontrolpean egon dira.
Aukera bat, gol bat
Hala ere, nahiz eta baloiaren jabetza txuriberdeena izan, Arratiak ez du barkatu. Izan duen arrisku aukera bakarra golean bilakatu du. Haizea Cerrada jokalari bizkaitarrak estreinatu du markagailua, txuriberdeen artean ezinegona areagotuz.
Bigarren zatian, nahasmena gailendu
Lehenengo 45 minutuetan talde txuriberdeak izandako nagusitasuna, ez da partida osoan zehar mantendu. Apurka apurka, eta markagailua alde izanda, Arratia partidari neurri hartzen hasi da eta bi taldeen indarrak berdintzea lortu dute. Partida berdinduen zegoen momentuan iritsi da Hernaniko nesken gola. 72.minutuan, Andrea Isasa atzelariak penaltiz sartu du berdinketaren gola. Minutu eroak iritsi dira ostean. Luzapen minutuak amaitzear zeudenean eta berdinketa nagusituko zela uste zenean, Maria Jayo bizkaitarrak 1-2koa jarri du markagailuan, atzealde txuriberdea gailendu ostean. Gol honi esker, Arratiako jokalariak hiru puntu garrantzitsu eman dizkio bere taldeari.
Datorren astean, Zarautz eta Bizkerre
Aste gogorrari aurre egin behar izango diote Andoni Loranen neskek. Asteazkenean, Zarautzen aurka jokatu beharko dute atzeratutako partida. Beste derbi gipuzkoar bat txuriberdeentzat. Astebukaeran berriz, Bizkaiara bidaiatu beharko dute hernaniarrek Bizkerreren aurka lehiatzeko. 6 puntu jokoan aste honetan, Hernanirentzat, oso garrantzitsuak diren 6 puntu.
Fitxa teknikoa
Hernani K.E: Maialen Agirre, Olatz Jaka (28´: Maddi Ormazabal), Miren Unzueta, Katia Ludwig, Ane Ibarburu (63´: Amaia Irastorza), Leire Juanes (45´: Ane Ludwig), Maitane Arribas, Uxue Rekondo (50´: Enire Beain), Mara Munduate (57´: Leire Iñarrairaegui), Iraide Pejenaute eta Andrea Isasa
Arratia C.D: Udane Reyes, Jone Echevarria, Rebeca Hernandez (67´: Aintzane Iturrioz), Deiene Alves (53´: Irati Sagasti), Naia Totorika, Arrate Arrieta, Haizea Cerrada (56´: Yaiza Bueno), Alaitz Zelestino, Natalia Torralba, Maite Jayo eta Ana Goitia
Golak: 0-1, 28´: Haizea Cerrada; 1-1, 72´: Andrea Isasa; 1-2, 93´: Maite Jayo
Epailea: Alba Saiz Gibaja