Oiartzunen gol zaparrada Aragonesaren zelaian

2ª DIVISIÓN | miércoles, 11 de marzo de 2015
Goizarin (Diario Vasco Oiartzun)

Lehengo lepotik burua. OKE-ko emakumeen taldeak 0-8 irabazi zion igandean Aragonesari eta sendo eusten dio lidergoari. Las Rozasen zelaian (Zaragoza), jokatu zuten Alkortaren neskek eta partida bikaina borobildu zuten azken sailkatuaren aurka. Jone Olasagasti, Maria Granado, Nahia Mendiable, Nahikari Lekuona, Nerea Abancens (2) eta Evelyn Santos (2) izan ziren igandeko protagonistak.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Alkortak: Uxue Garmendia, Araitz Etxabe (Itxaso Nabaskues, 64. min.), Ane Perez, Ane Etxezarreta, Nerea Abancens, Titay Calvo, Jone Olasagasti (Erika Garcia, 64. min.), Maria Granado, Malen Moran, Alazne Inziarte (Nahikari Lekuona, 56. min.) eta Evelyn Santos (Nahia Mendiable, 56. min.).