FUTFEM GIPUZKOA | lunes, 16 de marzo de 2015
Antxon Iglesias / Argakia: Javi Urola
EUSKAL LIGA: GASTEIZKO NESKAK 3-1 TOLOSA
GOLAK: MAIA, JENNI, MAIDER (GASTEIZKO NESKAK) / OLAIA BALDA (TOLOSA)
Ilusio eta gogo handiz abiatu ginen Gasteiz aldera, bagenekien aurkari gogorra aurkituko genuela frenten, igotzeko postuetan dagoena. Partida ondo hasi genuen, lehen zatia parekoa, gure aukerak izan genituen baina beraiek sartu zuten gola.
2. zatian, defentsan ezin heldu eta beste bi gol. Ondoren Olaia Balda sartu zen zelaira, 2 urte jokatu gabe, bi hanketan ligamentu gurutzatuak hautsita, denok behatzak gurutzatu eta… zer, ba gola sartu zuen, beste baloi bat zutoinera eta partidari buelta emateko zorioan izan ginen. Denok pozten gara Olaia berriro gure artean dugulko eta lehen partida jokatu du, aurrera eta animo.
Zubian ditugun bi partiduak hil eta bizikoak izango dira. Lehena ostegunean 12etan Betiko nesken kontra Erandion eta hurrengoa Usabalen Igandean 12.15etan Arratiaren kontra. Partidu honetara denok joan behar dugu animatzera, zalegoari dei berezia egiten diogu.
JUBENILAK: ATSEDEN
KADETEAK: OIARTZUN 0 - TOLOSA 1
GOLA: ZURIÑE IGLESIAS
Asteburu honetan irabaztea tokatzen zitzaigun, iada hiru partidu garaipena lortu gabe geunden, denbora gehiegi. Partidu arraroa zen, oso gutxitan jolastu dugu igandean eta gutxiago arratsaldeko 4:30 etan. Partida hastean ez ginen intentsitatearekin sartu zelaira baina minutuak pasa hala konfiantza hartuz gure porterira gerturatu ginen lehenengo zatiko azken minutuetan.
Bigarren zatian aldiz ondo jokatu genuen gure artean paseak eginez eta beraien porterira gerturatzen aukerak eginez. Hogeitabost minutuan Zuriñek gola sartu zuen, hamaika metroetatik jaurtiz. Oiartzundarrek berdinketa lortzera joan ziren baina neskek ez zuten arazorik izan hauei eusteko. Hurrengo asteburuan Ordiziren aurkakoan ere 3 puntuak lortzera joango gara.
INFANTILAK
TOLOSA A 6 - AMAIKAK BAT 1
GOLAK: LUR GALARZA, MARIA MARTIJA, IRATI OLANO, IZARNE SARASOLA (2) Y ANE EIZAGIRRE
Zelaia era bat ureztatuta zegoen eta jokalariak bere lana eta esfortzua bizkoiztu beharrean aurkitu ziren.Ondo egin ziren zelaira eta gogor borrokatu, ondorioz garaipen ederra. Zorionak bi taldeei.
TOLOSA B 5 - BERGARA 0
GOLAK: MARIA HERRERO, IRENE ETXABURUA (2), IRATI JAUREGI ETA LORENA ZUMETA
Garaipen merezia gure neskek lortu dutena egun euritsu batean. Zelaia urez betea egon arren, bere indarra eta kasta atera dituzte eta 5-0 gaindutu dute Bergarako taldea
Euskal Ligako Gasteizko Neskak - Tolosa partiduko argazki bilduma (Javi Urola)