FUTFEM GIPUZKOA | martes, 31 de marzo de 2015
Antxon Iglesias / Argazkia: Javi Urola
EUSKAL LIGA: HERNANI 1- TOLOSA 1
GOLA: LEIRE LOPETEGI
Nabari zen ez zela nolanahiko neurketa, final giroa sumatu genuen Zubietara hurbildu ginenak. Derbi Gipuzkoarra Tolosara ekartzeko gogoa nabaritzen zen eta bide batez dinamika zail honi amaiera ematekoa, gauzak ondo egiteko gogoa.
Partida ezin hobeto hasi zen, 21. minutuan markagailua 0-1. Leirek urrutitik jaurtitako falta bat sare barruan bukatu zuen, tolosarrak aurretik eta sentsazio onak. Partidua alde genuen eta gauzak pixkanaka ateratzen ari ziren. Eguzkia ere berotzen hasi zen baina gauzak hoberen zeudela ematen zuen unean, kontrako korner batean hernanitarrak sartutako argi guztiak itzali zituen berriz ere. Kolpe gogorra, denboraldi honetan hain ezaguna zen sentsazioa azaldu zen beste behin. Baina tolosarrak amore eman beharrean burua altxa eta lanean jarraitu zuten, irabaztea ezin bestekoa bait zen kategoria aurrera ateratzeko. Azkeneko minutura arte aukerak izan zituzten eta beste momentu batean golak izango ziren aukerak kanpora edota atezainaren eskuetara joaten ziren. Antsietateak gure aurka jokatu zuen. Partidaren amaiera, 1-1. Nahiz eta etxetik kanpo puntutxo bat lortu ez zen nahikoa.
Esatea zaila da,larunbateko partida ikusi ostean, baina ulergaitza egiten zait taldeak sailkapenean duen postua. Orain ez dago besterik, denak batera helburu berdinaren alde egin behar dugu. Errazena botila erdi hutsa ikustea da baina gure helburua denon artean botila hori betetzea izan behar du. Falta diren hiru partiduetan dena ematea besterik ez da geratzen eta denok batera aurrera ateratzeko gai garela sinetsi. Zaila da, ezinezkoa ez…
Entrenatzaile aldaketa egon da, azken hiru partiduetan, Imanol Cabero, Imanol Moyano eta Antxon Iglesiasek zuzenduko dute taldea. Hurrengo partida apirilak 11 (larunbata), 16.30etan Berazubin, Leioako emakumeen kontra. Zalegoaren animo guztiak beharko ditugu.
INFANTILAK
TOLOSA A 1 - ANAITASUNA 1
GOLA: NORA SANZ
Partidu polita gure neskak jolastutakoa, oso berdindua, lehen postua jokoan.Pena bat okasio argienak eta ederrenak gureak izan bai ziren garaipena lortzeko
TOLOSA B 6 - HERNANI 2
GOLAK: MARIA HERRERO. LORENA ZUMETA. CLAUDIA HERRERO 2 LORE ETXABURUA 2
Partidu polita gure neskak jolastutakoa. 3 puntu gehiago.
ALEBINAK
TOLOSA A 2- TOURING 3
TOLOSA B 0- AÑORGA 12
Bi taldeak galdu zuten. Pazko astean, apirilak 10 eta11ean Azpeitia cup torneoa jokatuko dute,Animo