Tolosako Euskal Ligako taldeak Leioakoren aurka galdu, jubenilek Zestoan irabazi

FUTFEM GIPUZKOA | martes, 14 de abril de 2015
Antxon Iglesias / Argazkia: Javi Urola

EUSKAL LIGA: TOLOSA 0 – LEIOIAKO EMAKUMEAK 1

GOLA (LEIOAKO): LEIRE LANDA

Aurkari gogorra zetorren Berazubira, gainera oso motibatua, 2. mailara igotzeko aukerakin, irabaztea derrigorrezkoa zuten.

Gu ere indar berrituta baina zerbaitengatik doaz hor goran eta segidan ikusi zen.goran presionatzen ziguten eta gu baloia ezin atera ibili giñen.

Okasio garbienak guk izan genituen, gol bat anulatu ziguten jokoz kanpo dudoso batean eta Olaiak izan zuen partiduko aukera garbiena kontraeraso batean, atezain aurrean bakarrik geldituz baina geldiketa ederra egin zion.Lehen zatia bukatzeko 10 minutu falta zirela etorri zen berain gola, baloia lapurtu ziguten, presioa egin ondoren eta gola.Zati honetan beraiek nagusitu ziren.

2. zatian berriz guk aurrera egin genuen, hobeto jolastu genuen, beste bi okasio garbiak izan genituen baina ezin. Zortea noizbait gure alde izango dugulakoan gaude. 2 partidu gelditzen dira, larunbatean Bizkerre dator Usabalera, arratsaldeko 17.30etan. Oraingoan bai ez badugu irabazten ia aukera guztiak galduko genituzke kategoria mantentzeko.


JUBENILAK: ZESTOA 0 – TOLOSA 4

GOLAK: AINHOA GARIKANO, EIDER CALAHORRA, ALAZNE GARMENDIA ETA AINHOA BENGOETXEA


Partidu honetan lehen postua zegoen jokoan eta gure neskak demostratu zuten bere balioa erabat dominatuz.Lehen zatian ez ziren golak iritsi baina bigarrenean bai, bat bestearen atzetik. Markagailuak dena esaten du, Tolosa lider eta bere jokoa inposatuz.Partidua borobila atera zen.

ALEBINAK

Azpeitia cup txapelketa jokatu dute ostirala eta larunbatean, oso ondo aritu dira. A taldekoak Larubatera iritsi ziren, txapeldunen fasea jokatuz. Ia ia 4 aurrenekotan sartu ziren.Eta B taldekoak, txikienak oso ondo borrokatu dute eta maila bikaina eman dute


Tolosa-Leioako partiduaren argazki bilduma (Javi Urolaren eskutik)


Salou 2015 - Costa Daurada Cup

Jubenilak, kadeteak eta infantilak eta euren entrenatzaile nahiz senideak Salouen izan dira, bertako futbol txapelketan parte hartzen. Lau egun ikaragarri pasatzeko aukera izan dute. Etxean egindako lan onari esker izan zuten Mediterraneora joateko parada. Gogoa ez zen falta eta ordu gutxi batzuk lo eginda, Port Aventuran pasa zuten egun guztia. Momenturo usaintzen zen txapelketan zehar egongo zen giroa.


Ondorengo egunetan, futbola zuten zain; aurrean talde euskaldunak, kataluniarrak, amerikarrak... futbolean jokatzeaz gain, beraien ohitura, kultura... ikasi zituzten, elkar gozatuz. Tartean paseotxoak, uretan sartu-irtenak, karta jokoak, abestiak... Guztien arteko erlazioa egunetik egunera estutzen joan zen.

Bestalde, emaitzei zegokionez, jubenilak txapelketa irabazi zuten eta kadete zein infantilek, kontsolazio fasea irabaztea lortu zuten. Hiru taldeek txapelketa guztian zehar maila bikaina erakutsi zuten, hiru garaikur ekarriz etxera.


Emaitzak alde batera utzita, ikaragarria bertan sorturiko giroa, aurretik egindako lanak, bere fruituak eman zituela ikusi zuten guztiek. Taldeko arduradunek ere hunkituta hitz egin dute: «Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, txapelketako antolatzaile, jokalari, entrenatzaile, laguntzaile zein senideei, zuen esfortzuari esker, egun hauek posible izan direlako. Bat bukatu eta denbora gutxira beste horrelako batean sartzeko gogoarekin gaude eta hau dena zuei esker! Aupa Tolosa Traka Tra!».