FUTFEM GIPUZKOA | domingo, 3 de mayo de 2015
Antxon Iglesias / Argakia: Javi Urola
EUSKAL LIGA: TOLOSA 3- ZARAUTZ 3
GOLAK : MADDI GARIKANO 3 (TOLOSA) / IZARO, LARRA, B.A (ZARAUTZ)
Kopa hasten genuen ligako tentsioa alde batera utzita. Berazubi dotore euria egin zuen eta zelai ederki. Baja ugari lesioak , azterketak e.a., 5 jubenil eta kadete bat laguntzeko prest.
Partida hasi eta konturatzerako lehen gola, posible izango da? sinestezina. Segidan Olaiak erdiratu eta Maddik burukada eder baten ondoren gola. Berriro beraien gola, errezegi. Lehen zatiaren amaiaren berriz Maddik berdinketa.
2. zatia hasi eta antzeko jokaldi batean , erdiraketa eta burukada eder baten ondoren 3. Segidan Garikanotarren jokaldia Ainhoa txikiak erdiratu eta Maddik barrura gol ederra, familia zoratzen. Ordurako partida erabat dominatzen ari ginen bi edo hiru aukera garbiak izan genituen baina oraingoan ere sortea ez genuen alde, esforzu izugarria gure neskak egindakoa.Horrela jolasten badugu kosta egingo zaie Zarauztarrei aurrera egiten.
JUBENILAK:TOLOSA 1- AMAIKAK BAT 0
GOLA: AINHOA GARIKANO
Partidu txarra gure neskak jokatutakoa, Debatarrak presio handia egin ziguten eta kostata lortu genuen irabaztea. Azkenean 3 puntuak etxean eta lider jarraitzen dugu.
KADETEAK: TOLOSA 3 - ARIZMENDI 0
GOLAK: AINHOA BENGOETXEA 2 ETA ZURIÑE IGLESIAS
Hasieratik beraiek atzean sartuta eta denbora galtzen, lehen zatia aguantatu zuten baina bigarrena ez, ondoren golak etorri ziren eta garaipena.
INFANTILAK:
AMAIKAK BAT 0 – TOLOSA A 5
BERGARA 0 – TOLOSA B 4
GOLAK: IRENE ETXABURUA 2, MARIA HERRERO ETA EIDER TEJERIA
Partidu ederra gure neskak jokatutakoa euri azpian.Lehen zatian iada 0-2 aurreratu giñen, 2. zatian falta baten ondoren Eider lortzen du abantaila handitzea eta azken zatia erabat dominatuz 4. lortu genuen. Hurrengo astean Allerru etorriko da Usabalera, partidu honetan jokatuko da sailkatzea.
Euskal kopako Tolosa - Zarautz partidako argazki bilduma Javi Urolaren eskutik