Añorga ohorezko kadete mailako txapelduna Intxaurdiri irabazi eta gero

CADETE GIPUZKOA | lunes, 4 de mayo de 2015
Txapeldunak.com / Argazkia: Añorga KKE Twitter

Añorgaren ohorezko kadete neskak euren mailako txapeldunak dira igande goiz hontan Intxaurdi taldea 0-2 garaitu eta gero Oiartzungo Karla Lekuona zelaian. Oraindik liga amaitzeko bi jardunaldi gehiago falta badira ere, talde donostiarrak bigarren den Lagun Onak baino sei puntu gehiago ditu, azpeitiarren aurka jolastutako bi partidetan Añorga nagusi izan zenez, abantaila nahikoa da donostiarrena.

Añorgak txapelketa bikaina egin du, jokatu diren 22 partidetan, 18 garaipen eta 3 berdinketa lortu ditu, porrot bakarra jasoz Tolosaren aurka Usabalen. Halan eta guztiz ere, Eibar eta Lagun Onak taldeek ere liga ona egin dute, eta añorgatarrek ez dute izan erlaxatzeko aukerarik beti bi talde hauek oso hurbil izan baitituzte sailkapenean. Gauzak horrela martxoaren azken egunetan Rezolan azpeitiarren aurka lortutako garaipena beste neuketetan huts egin ez izatearekin batera, azkenean erabakiorra suertatu da.

ZORIONAK AÑORGA!! ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!


Añorgako erregional taldeak ere liga txapelketa geroz eta gertuago

Baliteke Añorga KKE-k beste txapelketa bat ospatzea asteburu hontan. Erregional mailako taldeak liga irabazi eta horrenbestez Euskal Ligara matematikoki igotzeko bere lehen aukera izango du eta. Larunbat honetan 18:30etan Rezolan jokatuko da partida, kasu hontan ere Intxaurdi aurkari izango dutelarik. Azken asteburu hontan añorgatarrek ez zuten huts egin eta Eibarri 1-2 irabazi zioten, bai ordea Arizmendik Zumaiako etxean ezin baitzuen mendean hartu ta berdinketarekin konformatu behar izan zuen. Gauzak horrela, hiru partidaren faltan Añorgaren aldea zazpi puntutakoa da. Larunbatean ezin badute lortu, oraindik beste bi aukera izango dituzte.