Beasainek garaipena lortu zuen Igartzan omenaldia egin zitzaion Irantzu Aizpuruari eskeinita

COPA VASCA | domingo, 10 de mayo de 2015
goierri.hitza.eus / Txapeldunak.com

Argazkia: Maialen Igartua


Joan den asteburuan hil zen Irantzu Aizpurua ataundar gaztea, Mexikon, trafiko istripuz. Lotura estua zuen futbolarekin, txikitatik, eta Beasaingo taldearekin aritzen zen, Euskal Ligako nesken taldean. Atzo taldekideek omenaldi xume baina erabat hunkigarria egin zioten Igartza futbol zelaian, Barakaldoren aurka zuten partidua hasi aurretik.

Aizpuruaren gurasoak, ahizpa eta gertukoenak futbol zelaira irten ziren, hunkituta, eta bertan egin zieten harrera taldekideek. Lore sorta eman zioten familiari, eta taldekide batzuek aurreskua dantzatu zieten. Harmailak beteta zeuden, eta jendea zutitu egin da txalo jo eta futbol zelaian zeudenei babesa emateko.

Barakaldoko jokalariak ere zelaian ziren, eta omenaldira batu ziren. Partidua hasi aurretik minutuko isilunea egin zuten zelaian, bozgorailuetatik Benito Lertxundiren Nere herriko neskatxa maite entzuten zela. Xingola beltzarekin jokatu dute partidua.

Partidari dagokionez, Beasainek 3-1 menderatu zuten Barakaldo Miren eta Maddik bi aldiz sartutako golei esker, bizkaitarrena berriz Nereak lortu zuen. Horrenbestez, joaneko partidan ere 2-4ko emaitzarekin garaile izan zirenez, beasaindarrek lortu dute Euskal Kopan aurrera egitea eta final zortzirenetan bigarren mailako San Inazio talde bizkaitarraren aurka arituko dira, joaneko partida Igartzan izango da, eta bueltakoa Bilbon.


IRANTZU BETI GOGOAN!!


Berria goierri.hitza.eus-en