Tolosaren bi infantilak finalerdietarako sailkatu dira, nagusiak Euskal kopatik at geratu dira

FUTFEM GIPUZKOA | lunes, 11 de mayo de 2015
Antxon Iglesias

Argazkia: Tolosaren bi infantil taldeak erabatera


EUSKAL LIGA: ZARAUTZ 1 – TOLOSA 1

GOLA: MAR LUZURIAGA (TOLOSA) / IZARO (ZARAUTZ)

Partidu hasieran minutuko ixilunea gorde genuen Irantzuren omenez. Tolosan bezala ez genuen merezi berdinketa, irabaztea baizik.Aukera garbienak gureak izan ziren baina sartu egin behar dira eta ondorioz kopatik at gelditu gara. Hurrengo urte arte

JUBENILAK: AMARA BERRI 0 – TOLOSA 3

GOLAK: AINHOA BENGOETXEA, AINHOA GARIKANO ETA EIDER

Intensidade gutxiko partidua. Lehenengo minutun Bengon gola. Partidua dominatzen genuen baino aukera handirik egin gabe. 70' minutun Garikanon gola, retxatze baten. Eta 75' minutun, Eiderren gola. Bandako falta bat zuzenen barrua bigarren palotik, gol ederra. Orain aste hontan atseden ta hurrengo asten azkeneko partidua. Orioko aurkari eta txapeldun izatea jokoan.


INFANTILAK

TOLOSA A 2 – INTXAURDI 0

GOLAK: IZARNE SARASOLA 2

Ez genuen partido ona jokatu baina garaipenarekin finalerdietan sartzen gara.

TOLOSA B 4 – ALLERRU 2

GOLAK: LORENA ZUMETA, EIDER TEJERIA, LORE ETXABURUA ETA MARIA HERRERO

Partidu erabakiorra bi taldeentzat, finalerdietara sailkatzea jokoan. Lehen zatia parekatua baina 2. zatian iritsi zen beraien gola falta baten ondorioz. Ondoren 2. Gola beraien aurrelarien jokaldi eder batean.2. Zatian Lorenak erretxaze bat hartuz egin zuen 2-1ekoa, Ondoren Eiderrek berdinketa, deskontuan etorri ziren beste bi golak. Hauek ere final erdietan.

Lorpen Historikoa aurten lortutakoa, 2 taldeak Gipuzkoako finalerdietan.ZORIONAK


Euskal Kopako Zarautz - Tolosa partidako argazki bilduma Javi Urolaren eskutik


Zarautz - Tolosa partidako informazio gehio ligavascafemenina.jimdo.com-en