JUVENIL GIPUZKOA | lunes, 25 de mayo de 2015
K.Arrizabalaga (DV)
Sekulako denboraldia burutu ostean, Zestoako jubenil nesken taldea Gipuzkoako Ohorezko Mailako txapeldunak dugu, hau da, Gipuzkoako talderik onena dela erakutsi dute. Larunbatean Zestoak partidarik jokatu ez bazuen ere (deskantsua baitzuen), partida erabakigarria jokatu zen Tolosan, herriko taldea eta Orioren artean.
Hemen suertatu zen emaitzaren ostean, Oriok irabaziz gero txapeldun Zestoa eta bestela Tolosa, 0-1 irabazi zuen Oriok, beraz, Zestoa dugu txapeldun, Orio azpitxapeldun eta Tolosa hirugarren. Horregatik, atzo igandean omenalditxo bat eskaini zitzaien jubenil neskei; arratsaldeko 13.00etan txarangarekin Kurutzetik plazara joan ziren, herritarren esker ona jasotzeko, eta gero bazkaria egin zuen, Iraetako futbol zelaian, jokalari, guraso eta zuzendaritzakoek. Aipatu talde hau hurrengo urtean desagertzera dioala, eta ondorioz bukaera ezin hobea eman diotela taldearen ibilbideari.
ZORIONAK ZESTOA!! ZORIONAK TXAPELDUNAK!!