COPA VASCA | martes, 26 de mayo de 2015
Argazkia: Noski Sky (Añorga-Eibar)
AÑORGA 4-0 EIBAR
Añorgak nagusitasunez atera zuen aurrera Eibarren aurkako kanporaketa 4-0eko emaitza argiarekin, partiduko protagonista Vanessa Carton erdilaria izan zen, hiru gol sartu baitzituen eta partidaren ondarrean erregionaleko Larra aurrelariak borobildu zuen añorgatarren garaipena.
Donostiarrek eraman zuten hasieratik norgehiagokaren pisua, nahiz eta eibartarrak nahiko txukun ibili defentsako lanetan eta Añorgak aukera kopuru handirik ez izan, bi goleko aldea lortu zuten lehen zatian etxekoek. Lehenengo gola 16.minutuan eskubitik abiatutako jokaldi baten, Izaskunek erdiratu zuen eta Cartonek arearen bihotzean kontrolatu eta ate barrura jaurti zuen. Bigarrena 38. minutuan, Iratxe atezain armaginaren aldaratze bat probestuz, berriro ere Cartonek ez zuen barkatu area txikian.
Bigarren zatian lehenengoan baino gehiago saiatu ziren erasoko lanean eibartarrak, nahitaezkoa baitzuten gutxienez bi gol sartzea aurrera egiteko, hortaz Añorgak hutsune gehiago aurkitu zituen, eta kontraerasora egin zuen arriskurik handiena. Partidako hirugarren gola etxekoen konbinaketa polit baten ondorioz etorri zen eta Cartonek, Izaskunek emandako baloia lehen zutoinetik ederki sartu zuen ate barrura. Partidako jokaldirik ikusgarriena zalantzarik gabe.
Añorgak izan zituen batez ere kontraerasora, aldea handitzeko aukerak baina ez ziren azken metroetan oso fin aritu, argiena Larrak izan zuen atezaina gainditu, atzean utzi eta gero Rezolan gola ia ospatzen ari zirela Olatz heldu zen azken orduan baloia ateratzera. Eibarrek ere ezin izan zuen etxekoen atea zulatu eta ia denbora agortuta zegoenean 4-0ekoa etorri zen, alboko sake baten ondorioz, Ibarrek baloia orraztu eta Larrak zorte pixkatekin baloia sareetara bidali zuen.
Golak: 1-0 Carton (16'); 2-0 Carton (38'); 3-0 Carton (54'); 4-0 Larra Mendiaraz (89')
Partidaren argazkiak eta bideolaburpena Noski Sky-ren eskutik ligavascafemenina.jimdo.com-en
SAN INAZIO 3-0 BEASAIN
beasaingoneskak.wordpress.com
Beasaingo neskentzat denboraldia amaitu da gaurko norgeiagokarekin. Bi partidak 3-0 eko markagailuaz amaitu ondoren, San Ignacio talde Bilbotarrak egin du aurrera Euskal Herriko Kopan.
Partidaren pisua beasaindarrek eraman arren, ezin izan dute garaipena ere lortu. Joko txukuna erakutsi dute goierritarrek baloia menderatuz eta San Ignacio taldekoei zalantzan jarriz. Bigaren mailako taldea bada ere, ez dira kikildu Koldo Zalduaren neskak eta joaneko markagailua iraultzea zail bazen ere gogotsu aritu dira zelai gainean.
Jokoaren dinamika antzekoa izan da lehen nahiz bigarren zatian. Egia da 2-0 ekoarekin bilbotarrak lasaitu eta baloia gehiago ikutzen hasi direla, baina ordura arteko jabetza beasaindarrena zen. Ondo aprobetxatu dute zelaiaren zabalera eta aukerak izan arren, golik egin gabe amaitu dute. Lehengo gola zelai erdia baina zerbait aurreragotik sartu dute etxekoek baloia bertatik zuzenean sareetara bidaliz. Bigarrena aldiz penaltiz egin dute eta azken gola area barruan lapurturiko baloi baten ondorio izan da.
Golak: 1-0 Alazne (59'); 2-0 Laura (66'); 3-0 Jenni (89')
Albistea eta argazki bilduma beasaingoneskak.blogspot.com-en