Añorga B 1.Kadete mailako txapelduna Zumaiako B finalean menderatu eta gero

CADETE GIPUZKOA | lunes, 1 de junio de 2015
Txapeldunak.com / Argazkia: Añorga KKE twitterra

Añorgak bigarren urtez jarraian Gipuzkoako 1.Kadete mailako txapelketa eskuratu zuen larunbatean Zumaiako B taldea 4-1 menderatu ostean Zestoako Iraeta zelaian jokatutako partidan. Egindako denboraldi bikainari amaiera ederra eman zioten donostiarrek, guztira lehen eta bigarren fasean jokatutako 26 partidetan, 24 garaipen eta bi berdinketa lortu baitituzte, porrot bat bera ere jaso ez dutelarik. 

Lehen fasean talde bi hauek aurrez aurre izan genituen, eta orduan añorgatarrek etxean (2-1) irabazi zuten Rezolan, eta Aita Marin berriz berdinketa (2-2). Zumaiakok ere denboraldi oso polita egin du eta igoera fasean partidarik galdu gabe, oso bolada onean zeuden. Larunbateko finalean ordea Añorgak gogor hartu zituen zumaiarrak eta lehen zatian Leirek egindako bi gol eta bigarrenean Cecik eta Leirek berak eginiko beste bi golek Zumaiakok egindako gol bakarra ezerezean utzi zuten.

Azkenean txapeldunen kopa jasoz, Añorgak bere garaipena ederki ospatu zuen euren zaleen txalo zaparradaren artean, gainera Leirek hat-trick delakoa lortzeagatik, norgehiagokako baloia opari gisa eraman zuen. Txaloak ere Zumaiako B-rentzat urte osoan egindako lana aparta izan baita.


ZORIONAK AÑORGA!! ZORIONAK TXAPELDUNAK!! ZORIONAK ZUMAIAKORI ERE!!


Partiduko bideolaburpen polit hau ikusgai dago youtuben (@pancerman72 -ren bitartez)


Bideolaburpena