Tolosa FT-eko taldeen kronikak

FUTFEM GIPUZKOA | miércoles, 21 de octubre de 2015
Tolosako Neskak

imprimir

Seniorrak: Ostadar 3-2 Tolosa

Larunbatean Tolosako neskek Lasarten jokatu zuten norgehiagoka Ostadarren aurka. Sailkapenean urdinek puntu bakarreko aldea ateratzen zieten, beraz garrantzitsua zen hiru puntuak etxera eramatea. Neskek ordea ez zuten lortu, partidu gazi-gozo baten ondoren markagailua 3-2 geratu baitzen.

Lehenengo zatian, urdinek aukera garbi asko eduki ez bazituzten ere Ainhoak Eliren asistentzia ederki aprobetxatuz, baloiak zutoina jo eta gero sareratua izan zen. Tolosarrei baina, ez zieten poztasunak denbora luzez iraun, izan ere Lasartearrek korner bidez gol bikaina sartu baitzuten urdinek sartu eta bost minutura. Atsedenaldira joan aurretik Alaznek aukera paregabea izan zuen markagailuan aurretik jartzeko, baina baloiak zutoina jo eta kanpora irten zen, horrela atsedenaldira 1-1 joanez.

Aldaketarik egin gabe irten ziren urdinak zelaira. Bigarren zatiaren hasiera aldean etxekoek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten, baina Tolosarrek ez zuten burua makurtu. Aldaketak egin eta galtzekorik ez zutenez, hiru defentsekin kontra erasora jokatzen hasi ziren, baina etxekoek 3-1ekoa sartu zuten. Bigarren zati erdialdetik amaiera arte baloia etxeko taldearen ate inguruan ibili zen, urdinek aukerak bata bestearen atzetik edukiz. Azkenean Leirek urrutitik jaurtitako baloi batek aurkariari jo eta gero gola sartu zen. Baina falta ziren minutuak ez ziren nahikoak izan berdinketa lortzeko.
Amaieran 3-2 Tolosarrak esku hutsik itzuli ziren etxera.

Hurrengo partida Usabalen larunbata 15.30etan Hernaniren aurka

Jubenilak: Tolosa 2-1 Anaitasuna

Partidu lehiatua baina guk gehiago dominatuz eta aukerak sortuz.Lehen zatian iritsi ziren bi golak.

Bigarren zatian jeitsi egin giñen eta beraiek gehiago iritsi ziren gure porterira eta ondorioz 10 minutu falta zirenean gola sartu zuten.Ondoren estutu zuten baina ez zuten lortu berdintzea.Liderrak gara.

Hurrengo partida Bergaran larunbata arratsaldeko 18etan

Kadeteak: Eibar 2-1 Tolosa

Partidua ona gure neskak jokatutakoa, baloia guk izan genuen baina aukerak ezin gauzatu.

Lehenengo zatian aurreratu zien Eibartarrak eta bigarrenen zatian Tolosarrak berdindu zuen azkeneko minutuan etorri zen Eibartarren gola zorigaitzako jokaldi batean. Korner batean gure jokalari batek baloia aldendu beste bati jo eta barrura.Ondoren amaiera, sorte txarra.

Hurrengo partida Igandean Usabalen 10.30etan Anaitasunaren aurka.

Infantilak: Tolosa A 10-0 Tolosa B

Tolosarren arteko derbia handiek irabazi zuten 10-0 emaitzaz. Lehenengo golak oso azkar etorri ziren eta horrek min handia egin zien txikiei.

Hurrengo partidak Usabalen 12.15etan
Tolosa B – Intxurre eta Tolosa A – Añorga (lagunartekoa)

Berri onak

Naroa Jauregi euskal selekzio 16azpikoarekin eta Alazne Garmendia, Ainhoa Bengoetxea eta Zuriñe Iglesias Errealako teknifikazio ihardunaldietara, deituak izan dira.

ZORIONAK

listar todas las noticias

Más noticias en: FutFem Gipuzkoa

13/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
30/09/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
12/06/2015: FutFem Gipuzkoa
Mireia Sarasola eta Antxon Iglesias: «Orain denon artean oinarriak ongi finkatu behar ditugu»
29/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tras ascender con Luberri, Sto.Tomás Lizeoa, Zumaiako B juega la final con el Añorga B este sábado
26/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren A infantilak Gipuzkoako txapeldunak Anaitasuna penaltietara garaituta, jubenilek ezin
22/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Finde decisivo en Gipuzkoa, con títulos, ascensos y descensos en juego
18/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa A infantilak B gainditu eta Gipuzkoako finala jokatuko du, kadeteek ere garaipen polita
12/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Configurada la recta final de la temporada en la categoría infantil gipuzkoana
11/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren bi infantilak finalerdietarako sailkatu dira, nagusiak Euskal kopatik at geratu dira
03/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Asteburu ederra osatu dute Tolosaren taldeek ia denek garaipena lortu ondoren
29/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren euskal Ligako taldeak azkenean maila galdu, azpiko taldeek ere erdipurdizko asteburua
21/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldeak ezin irabazi, azpiko taldeek denetarik
14/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako Euskal Ligako taldeak Leioakoren aurka galdu, jubenilek Zestoan irabazi
08/04/2015: FutFem Gipuzkoa
El Mariño campeón de la Copa Costa Brava
31/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldearen berdinketaz gain, talde gazteenek denetarik egin zuten
23/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako jubenil eta Euskal Ligako taldeek porrot, Kadeteek eta infantilek irabazi
16/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako euskal ligakoek galdu Gasteizen Olaia Baldaren itzuleran, kadeteek eta infantilek irabazi
10/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren jubenilek lidertza sendotu, Euskal Ligakoek ta kadeteek berdindu, infantilek denetarik
03/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Denetarik pixkat Tolosaren taldeentzako asteburu honetan
22/02/2015: FutFem Gipuzkoa
Inauterien ondoren, denetarik pixka bat Tolosaren taldeentzat

listar todas las noticias




Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem - Idea original por Nekane Martínez
Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet Teknologia S.L.: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com