Añorgak irabazi zuen Carlos Romeroren oroimenez egindako txapelketa
Mondrako neskak, datorren asteburuan martxan jarriko den 2. Mailako denboraldiari ekin baino lehen azken entsegua burutu dute asteburu honetan. Arrasatearrak Donostiara joan ziren igandean eta bertan hiruko txapelketa batean hartu zuten parte Añorga eta Eibarrekin batera. Jokatutako 45 minutuko 2 partiduetatik bakarra irabazi zuten, eta Añorga izan zen azkenean garaile. Goiza ez den ondo hasi Zuloaga eta Ezkurraren neskentzat, antza denez lokartuta zelairatu eta konturatu orduko atzetik baitziren markagailuan Añorgaren kontrako partiduan. Hasierako minutuetan jasotako golek ez zuten Arrasateko taldea suspertu, eta etxekoek azkenean sekulako jipoia eman zieten: 7-0. Bigarren partiduan Eibarren kontra neurtu zituzten indarrak, eta zuri-moreen itxura oso bestelakoa izan zen. Arrasatearrak 1-0 nagusitu ziren, Olatzek sartutako golari esker. Eibar eta Añorgaren arteko neurketa banako berdinketarekin amaitu zen, gauzak horrela, eta aurretik aipatu bezala, etxeko taldea suertatu zen garaile. Más noticias del: miércoles, 21 de septiembre de 2011
Más noticias en: 2ª División |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |