Mondrak bigarren garaipena jarraian lortu zuen Castejonen zelaian
Mondrako neskek beste urrats bat eman dute mailari eusteko borrokan, eta bigarren astez jarraian garaile suertatu dira jokatutako partiduan. Denboraldiko hogeita bigarren jardunaldiaren baitan, talde zuri-moreak Castejon azken sailkatuaren zelaia bisitatu zuen atzo, igandea, eta 0-3 nagusituta hiru puntuekin itzuli zen etxera. Emaitzari begira kontrakoa iruditu arren, Mondrako neskek izerdi dezente bota behar izan zuten hiru puntuak poltsikoratzeko. Arratsaldea ez zen ondo hasi arrasatearrentzat, lehen minutua bete baino lehen etxeko taldeak baloia langara bidali baitzuen. Hori gutxi balitz, handik gutxira Ainhoa Lete zelaitik erretiratu behar izan zen min hartuta. Dena den, minutuak aurrera joan ahala zuri-moreak hobeto aritu ziren, eta areaz kanpo egindako jaurtiketa ikusgarri batean Melanik 0-1koa jarri zuen markagailuan. Batekin konformatu ez, eta handik hiruzpalau minutura Maitane Roak bisitarien bigarren tantoa lortu zuen. Aurrelari arrasatearrak beste aukera garbia izan zuen minutu batzuk lehenago, baina bigarren abagunean ez zuen barkatu atezain nafarraren aurrean. Lehen zatia 0-2koarekin amaitu zen. Atsedenaldi ostean Mondrako neskak lokartuta zelairatu ziren, eta hasierako minutuetan Castejonek baloiaren jabetza izan arren, ez zuen gol aukera garbirik sortu. Ane Berazak urrunetik egindako jaurtiketa batean ia 0-3koa lortu zuen, baina bisitarien hirugarren gola Maitane Roaren hanketatik etorri zen berriro ere. Aurrelari zuri-morea atezain aurrean bakar bakarrik geratu zen, eta iskin egin ostean berriro ere baloia sareetara bidali zuen. Ez zen gehiagorako astirik egon,eta 0-3koarekin eman zuena amaitutzat partidua epaileak. Aurreko astekoa bezala, honako hau ere urrearen balioa duen garaipena da Mondrako neskentzat. Izan ere, 4 partidu baino ez dira geratzen liga amaitzeko, eta azken bi asteetako garaipenei esker sarrailagileek jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen dute 21 punturekin. Muga hori une honetan Logroñok ezartzen du puntu bat gutxiagorekin, eta aurretik Abanto dago 24 punturekin. Hurrengo asteburuan beste final bat jokatuko dute Mondrako neskek, kasu honetan Mojategin eta Eibar azkenaurreko sailkatuaren kontra. Ea bolada onak jarraipena duen.
Aunque mirando al resultado final parezca lo contrario, las chicas del Mondra tuvieron que sudar de lo lindo para llevarse los tres puntos. La tarde no comenzó bien para las arrasatearras ya que las locales antes del primer minuto ya habían envíado el balón al travesaño. Por si fuera poco, al de poco Ainhoa Lete tuvo que dejar el terreno de juego lesionada. Con el paso de los minutos de todas formas las blanquivioletas mejoraron y Melani colocó el 0-1 en el marcador tras un espectacular lanzamiento desde fuera del área. No se conformaron con uno y al de 3-4 minutos Maitane Roa logró el segundo tanto de las visitantes. La delantera arrasatearra tuvo otra ocasión clara minutos antes pero a la segunda oportunidad no perdonó ante la portera navarra. El primer tiempo acabó con el 0-2. Tras el descanso las chicas del Mondra salieron relajadas, y en los primeros minutos aunque la posesión del balón fue del Castejón, no creó ocasiones claras. Ane Beraza casi consiguió el 0-3 con un tiro lejano, pero el tercer gol de las visitantes vino de nuevo de los pies de Maitane Roa. La delantera blanquivioleta se quedó sóla delante de la portera y tras regatearla volvió a llevar el balón al fondo de las mallas. No hubo tiempo para más y el árbitro dio por finalizado el encuentro con el resultado de 0-3. Como el de la semana pasada, este triunfo vale su peso en oro para las chicas del Mondra. Cuando sólo faltan 4 partidos para el final de la liga, las cerrajeras continúan fuera de los puestos de descenso con 21 puntos. Esa frontera la marca el Logroño con un punto menos y por delante está el Abanto con 24 puntos. La semana que viene las chicas del Mondra jugarán otra final, en este caso en Mojategi y frente al penúltimo clasificado Eibar. A ver si sigue la buena racha. Crónica Diario de Noticias de Navarra El Castejón salió derrotado pese a jugar una buena primera parte, en la que Vanesa pudo poner el 1-0. La presión y el buen juego pudieron significar goles para las locales, pero fue el Mondragón el que se puso 0-2 al descanso. En la segunda mitad el Mondragón impuso su juego, excepto alguna jugada de peligro, ya no se repusieron. Castejón: Idoya, María, Majuelo, Isabel, Paula (Beatriz), Estibaliz, Lucía, Vanesa (Sandra Franco), Nerea, Elena y Sandra Jiménez Goles: 0-1 (38') Melani; 0-2 (40') Maitane; 0-3 (83') Maitane Más noticias del: lunes, 4 de marzo de 2013
Más noticias en: 2ª División |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |