Tolosaren emakumezkoen talde guztiek irabazi zuten azken asteburuan
LIGA VASCA | jueves, 28 de noviembre de 2013
Diario Vasco |
 |
 |
imprimir |
Euskal Ligako neskek 3-2 irabazi zioten Bizkerre taldeari. Partidu ederra izan zen, nahiz eta tolosarrak 0-2 galtzen hasi ziren. Lehen zatiaren bukaeran lehen gola sartu zuen Maddi Garikanok jokaldi eder batean. Bigarren zatia antzekoa izan zen. Ane Larrañagak bigarrena egin zuen eta garaipenaren gola beraien atean sartu zuten. Garaipena oso garrantzitsua izan da. Taldeak hiru puntuak behar zituen beheko postuetatik ateratzeko.
Tolosa - Bizkerre partiduaren kronika zabala (ligavascafemenina.jimdo.com)
Talde jubenilak 2-1 irabazi zion Orioko taldeari. Partida orekatua izan arren tolosarrek ondo aprobetxatu zituzten edukitako aukerak. Hiru puntu hauei esker lehen postuan kokatzen dira urdiñak. Golak Alazne Garmendia eta Izaro Goenagak egin zituzten.
Kadeteek ere partida ona egin zuten eta 0-4 irabazi zuten Zarautzen. Saioa Zubillaga, Ainhoa Bengoetxea, Ainhoa Garikano eta Zuriñe Iglesias izan ziren goleatzaileak. Infantil mailako bi taldeak ere garaile atera ziren azken partidatan. A taldeak errez irabazi zuen Intxurreren kontra, 1-13 eta B taldeak Beasainen irabazi zuen 1-6. Golak Nahia eta Irati Hernandorenak izan ziren. Bukatzeko, taldeko alebinak ere jolastu zuten pasa den asteburuan. 16-0 irabazi zioten Eibar taldeari.