Aldaketa asko izan dituen Hernani aurredenboraldiko bigarren astean dago

LIGA VASCA | jueves, 28 de agosto de 2014
kronika.net

imprimir

Aldaketa sakona izan du CD Hernanik aurten: iazko talde erdiak baino gehiagok utzi du, eta jubeniletako neskekin osatu dute. Badakite esperientzia falta kaltetan izango dutela, baina «kalitate haundia» ere badagoela diote entrenatzaileek eta kapitainak.

Talde berria izango da CD Hernani, aurten. Iaz zeuden jokalarietatik, apenas gera­tzen dira 20tik 8, eta arlo teknikoan, bat bera ere ez zegoen taldean, pasa den den­boraldian. Baina sasoi berrian ondo aritzeko, osagai garran­tzitsuena badaukate: gogo eta ilusio izugarria.

Aurreko astean hasi zituz­ten entrenamenduak, eta au­rre­neko egunetan ikusita­koa­rekin «oso gustora» daude Andoni Loran entrenatzailea eta Iñaki Altuna laguntzailea: «giro bikaina dago taldean, eta gogo haundiarekin daude de­nak». Pretenporada hasieran, beste modu batera planteatuko dute prestaketa: «dena ez izateko Zubipe eta dena futbola, beste plan batzuk egingo ditugu: zumba saio bat, paintball, mendira irteera...».

«Beteranoenek, 20-21 urte»

Oso talde gaztea izango dute esku artean. «Beteranoenek 20 edo 21 urte dauzkate», nabar­mentzen dute. Izan ere, urte gehien zeramazkiten jokala­riek, utzi egin dute aurten, eta beste zenbait taldez aldatu dira: «taldea osatzeko, fitxa­keta bakarra egin dugu, eta gainerako guztiak jubeniletik igotakoak dira».

Jokalariak harrobitik har­tze­ak, hala ere, ez ditu ahul­du­ko, indartu baizik. «Maila haun­diko jokala­ri­ak dira, kali­ta­te asko dutenak», dio Ane Ibarburuk, taldeko kapitainak. Ikusi besterik ez dago, jube­nilen taldea bigarren sailkatu zela, aurreko denboraldian. «Atzekoak indartsu datoz», adierazi du Loranek.


«Esperientzia falta, partiduak irakurtzean nabarituko da»

Gazteak izateak dakar talde­a­ren ahulgune nagusia; espe­rientzia faltak: «batez ere, par­ti­duak irakurtzeko garaian naba­rituko da, entrenamendu­e­tan ez». Baina, horren ordez, «gogo eta ilusio izuga­rria» dauka­tela azaldu du Ibarburuk.


Entrenatzaile berriak, antzeko jokoa

Jokalarietan bezala, aldaketa eman da teknikoen artean ere: Mikel Oruezabala da koor­dina­tzai­le berria, eta Andoni Loranek entrenatuko du tal­dea aurrenekoz, Iñaki Altuna lagun­tzaile duela. Loranek, infantil mutilak entrenatu zituen iaz, baina aurretik hiru urtez egon zen emakumez­ko­en taldean, laguntzaile bezala. Altuna, berriz, neska jubeni­le­kin aritu zen iaz, eta oso ondo ezagutzen ditu taldeko gehientsuenak.

Entrenatzailea aldatu arren, jokoa antzekoa izango da: «sis­tema ez da askorik aldatuko, kokapena eta presioa egiteko modua antzekoak izango dira».


«Ilusioa mantentzea» helburu

Denboraldi berrirako, bi hel­buru nagusi dauzka Loranek: «aurrenekoa, depor­ti­boa, aha­lik eta azkarren sal­batzea da, eta hortik aurre­ra disfru­ta­tzea; baina bestetik, ilusioa urte guztian mantendu nahi dugu». Horrela, lortuko dute neskek futbolean gogotsu jarraitzea, urtetik urtera: «ilusioa man­tenduz gero, eta luze baino, denboraldia motz egiten bada, errazagoa da taldea manten­tzea», uste du Ibarburuk.

Denboraldi ona egiteko, «on­do hastea» izango da klabea, entrenatzaileen iritziz: «gaizki hasiz gero, dinamika txarrean sartzen zara, eta ez diozu buelta ematen...». Urria­ren 5ean hasiko dute Liga, Berrio­txoaren zelaian. Baina etxeko parti­duak dira, Loranek ihes egite­rik nahi ez dituenak: «Zubipen indartsu izan behar dugu, puntuek ezin dute alde egin».


Bost partidu, pretenporadan

Ligaren hasierara ondo iristeko, bost partidu jokatuko dituzte pretenporadan: abuztuak 30ean, Añorgaren bigarren taldearen kontra Zubipen; irailak 3an, Añorgako lehenaren kontra, Añor­gan; irailak 13an Oiar­tzunen; irailak 20an Tolosan; eta irailak 27an azkena, oraindik zehazteke.

«Nesken futbolaren gorakada aprobetxatu behar dugu»

Gorakada izan du nesken fut­bolak, Hernanin, eta dagoe­ne­ko kategoria guztietan dauz­ka­te taldeak, eskailera osatuz: «gauzak oso ondo egin dira, eta aprobetxatu egin behar dugu; orain, jendea gure par­ti­du­etara etortzea behar dugu». 


Albistea kronika.net-en

listar todas las noticias

Más noticias del: jueves, 28 de agosto de 2014

28/08/2014: Liga Vasca
El Bizkerre se ha puesto a trabajar este miércoles
28/08/2014: FutFem Bizkaia
La federación bizkaina da a conocer los calendarios de regional, juvenil y cadete

Más noticias en: Liga Vasca

22/07/2015: Liga Vasca
La Liga Vasca comenzará el último fin de semana de septiembre
04/05/2015: Liga Vasca
El Beasain KE de luto por la muerte de su jugadora de Liga Vasca Irantzu Aizpurua
29/04/2015: Liga Vasca
El Berriotxoa refrendó su permanencia con victoria sobre el Arratia
28/04/2015: Liga Vasca
Broche de oro del Leioako ganando en Santurtzi y la Gasteiz también vence en casa del Betiko
27/04/2015: Liga Vasca
El Zarautz sorprende al Bizkerre en Bolue en la despedida liguera
24/04/2015: Liga Vasca
Berrio y Tolosa dilucidarán la última plaza de descenso en la última jornada de Liga Vasca
22/04/2015: Liga Vasca
El Zarautz salva la categoría a base de empates, esta vez contra el Beasain
21/04/2015: Liga Vasca
Cómodo triunfo del Arratia ante el Lantarón e importante empate del Berrio en Gasteiz
21/04/2015: Liga Vasca
El Eibar txapeldun de Liga Vasca y asciende a Segunda tras vencer al Leioako en Sarriena
20/04/2015: Liga Vasca
El Betiko devolvió al Baraka la victoria a domicilio de la primera vuelta en San Lorenzo
19/04/2015: Liga Vasca
Peña Athletic-en aurka galdu arren, Hernanik salbazioa lortu zuen baita Peñak ere
17/04/2015: Liga Vasca
El domingo partido clave para el título en Sarriena,pero ojo también a la pelea por la permanencia
15/04/2015: Liga Vasca
El Leioako gana al Arratia y da más calor al decisivo Leioako - Eibar del domingo
14/04/2015: Liga Vasca
85 minutos salvado el Zarautz y San Lorenzo le castigó en el 97 al empatarle el Betiko
14/04/2015: Liga Vasca
El Arratia encarrila ante el Peña en la primera parte y remata en la recta final
13/04/2015: Liga Vasca
Voltereta del Beasain frente al Bizkerre en una calurosa tarde
12/04/2015: Liga Vasca
Eibarrek bere lidertza mantentzen du Hernaniren aurka 1-0 irabazi ostean
12/04/2015: Liga Vasca
El Berrio no puede certificar la permanencia tras sufrir la remontada del Baraka en la segunda parte
31/03/2015: Liga Vasca
El Eibar se queda líder en solitario tras vencer en el dificil campo del Arratia
31/03/2015: Liga Vasca
El Baraka no pudo tumbar la resistencia del Lantarón hasta el minuto 89

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com