Berdinketarekin konformatu behar izan zen Hernani Betikoren aurka
![]() Bana berdindu du Hernanik gaur arratsaldean Betiko Neskaken aurkako norgehiagokan. Irati Altunaren gola ez da nahikoa izan talde bizkaitarra behingoz garaitzeko. Arratsaldeko 16:30etan estreinatu da Andoni Loranen taldea bere jarraitzaileen aurrean. Gogor borrokatu dute etxekoek baina ezin izan dituzte hiru puntuak Zubipen gorde. Berdinketa honekin eta biharko emaitzen zain, Hernani bigarren postuan kokatzen da 4 punturekin. Norgehiagokari gogotsu ekin dio etxeko taldeak. Baloiak jabe bakarra izan du eta hori Hernani taldea izan da. Txuri berdeak ondo kokatu dira futbol zelaian etanagusitasuna erabatekoa izan da. Hala ere, Betiko Neskakek izan du aukeraren bat markagailuan aurreratzeko. 15.minutuan, Maialen Agirre atezain txuriberdeak geldialdi bikaina egin du. Ezusteko honen ostean iritsi da Irati Altunaren gola, landutako partida bat burutu eta gero. Golak ez du eraginik izan etxeko taldean eta bere horretan aritu da, lana txukun egiten.
Bigarren zatiak ez du lehenengoaren antzik izan. Talde bizkaitarrak gora egin du eta baloiaren jabetza asko berdindu da. 17.minutuan sentimenduz betetako gertakaria jazo da. Ane Ibarburu jokalariari txalo zaparrada izugarria eskaini dio Zubipek aldatua izan denean. Hiru hilabetez Argentinara joango da praktikak egitera eta hori izan da bere jarraitzaileen oparia.
Une hunkigarri honen ostean iritsi da talde bizkaitarraren gola, Deborah Dolarareneskutik. Golak ez du Andoni Loranen taldea kikildu eta partidaren azkeneko zatiaren jabe izan da. Aukera ugari izan dituzte markagailuan 2-1koa jartzeko, baina gehiagi barkatu dute eta partida 1-1 amaitu da.
Hurrengo jardunaldian derbi gipuzkoarra biziko da Beasainen. Txuri berdeek Beasaingo taldea garaitu beharko dute sailkapeneko lehenengo postuetan mantendu ahal izateko. Partida bizia izango da.
Betiko Neskak: Maitane Bravo, Ane Mendoza (84´: Sandra Gangoiti), Devorah Dolara, Idoia Bartolome, Maitane Bonilla (45´: Ainhoa Ayarza), Xandra Urquijo, Josune Corral (60´: Johana Cobelo), Raquel Ojenbarrena, Carla Perez (78´: Irma Alonso), Naiara Manzano eta Xandra Camaño. Golak: 1-0, 20´: Irati Altuna; 1-1, 67´: Deborah Dolara.
Más noticias del: domingo, 12 de octubre de 2014
Más noticias en: Liga Vasca |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |