Jardunaldiko ezustea eman du Hernanik Leioako liderraren lehen porrota eraginez

LIGA VASCA | domingo, 30 de noviembre de 2014
hernaninoneskenfutboltaldea.wordress.com

imprimir

Garaipen izugarria lortu dute astebukaera honetan Andoni Loranen neskek. Leioako Emakumeak liderra garaitu dute 2-0eko aldearekin. Golak Mara Munduate eta Enire Beain jokalarien eskutik iritsi dira. Garaipen honekin, Hernanik, menderaezinak ziren Leioako Emakumeen marka guztiak hautsi ditu. 692 egun igaro ostean, etxetik kanpo partida bat galdu dute bizkaitarrek.


Lehenengo minutu biziak

Norgehiagoka atzerapenarekin hasi zen, izan ere, bizkaitarrek garraioarekin arazo bat izan zuten. Baina, horrek ez zuen jokalariengan eragin handirik izan. Epaileak partidaren hasiera agindu bezain laister, bi taldeek gogotsu ekin zioten lanari. Leioako Emakumeek argi erakutsi zuten, zergatik kokatzen diren sailkapenaren gailurrean. Baina, Hernaniko neskak ez ziren kikildu eta lehenengo minutuetan bizkaitarren erasoak jasan ostean, beraien jokua egiten hasi ziren.

Esperotako gola

12.minutuan iritsi zen txuriberdeen gola. Korner baten ostean, Mara Munduate jokalariak ezkerreko hankarekin gainditu zuen bizkaitarren atea. Poztasuna nagusitu zen zelaian, eta baita Zubipera hurbildu zirenen artean ere. Leioako Emakumeak, ez ziren indarrik gabe gelditu, eta golaren ostean, hegaletatik burututako jokaldiei esker, arrisku egoerak sortu zituzten. Hala ere, Hernanik bere egin zuen lehenengo zatia, eta joko ikusgarria ikusi ahal izan zen Zubipen.

Bigarren zatia hildo beretik

Atsedenaldiaren ostean ere, bi taldeek indarrez berriturik eman zioten hasiera bigarren zatiari. Tentsioa nabaria zen, izan ere, bizkaitarrek aurrelarien abiaduraz baliatuz, Maialenen atera oso azkar iristen ziren. Baina lehenengo minutu zail horiek jasan ostean, berriro ere Hernani egin zen partidaren jaun eta jabe eta nagusitasun osoz aritu ziren txuriberdeak. Joko ederra egiten aritu ziren Andoni Loranen neskak, eta hori horrela, lasaitasunaren gola iritsi zen 71.minutuan. Enire Beain jokalari gaztea izan zen behin betiko 2-0ekoa jartzearen arduraduna. Golaren ostean, bizkaitarrak burumakur jarri ziren, eta horretaz baliatu ziren etxekoak baloiaren jabe bakarra izateko.

Konfiantzaz gainezka

Oso garaipen garrantzitsua lortu dute Hernaniko neskek jardunaldi honetan. Batetik, argi erakutsi dute denboraldi honetan edozer lortzeko gai direla eta lana egiten badute etsairik ez dutela. Gainera, lortutako hiru puntuei esker sailkapenean gorantz egin dute eta gaurko partiden zain 8.postuan kokatzen dira 11 punturekin. Datorren astean, Tolosara bidaiatu beharko dute txuriberdeek. Aste honetan lortutako konfiantzaz baliatuko dira Andoni Loranen neskak derbi gipuzkoarra bere egiteko. Hori bai, oraindik ez dago ezer lortuta, eta astean zehar lan handia egin beharko dute hiru puntuak lortu ahal izateko.


Partidaren argazki bilduma Maddi Aldasororen bitartez

Partiduaren bideo-laburpena Noski Skyren bitartez

listar todas las noticias

Más noticias del: domingo, 30 de noviembre de 2014

30/11/2014: 1ª División
Gran esfuerzo de la Real sin recompensa ante el líder
30/11/2014: Escolar Bizkaia
El Bizkerre alevín se queda a punto de empatar a un Berriotxoa que ganó en Bolue
30/11/2014: 1ª División
Primera derrota liguera del Athletic en su visita al At.Madrid

Más noticias en: Liga Vasca

22/07/2015: Liga Vasca
La Liga Vasca comenzará el último fin de semana de septiembre
04/05/2015: Liga Vasca
El Beasain KE de luto por la muerte de su jugadora de Liga Vasca Irantzu Aizpurua
29/04/2015: Liga Vasca
El Berriotxoa refrendó su permanencia con victoria sobre el Arratia
28/04/2015: Liga Vasca
Broche de oro del Leioako ganando en Santurtzi y la Gasteiz también vence en casa del Betiko
27/04/2015: Liga Vasca
El Zarautz sorprende al Bizkerre en Bolue en la despedida liguera
24/04/2015: Liga Vasca
Berrio y Tolosa dilucidarán la última plaza de descenso en la última jornada de Liga Vasca
22/04/2015: Liga Vasca
El Zarautz salva la categoría a base de empates, esta vez contra el Beasain
21/04/2015: Liga Vasca
Cómodo triunfo del Arratia ante el Lantarón e importante empate del Berrio en Gasteiz
21/04/2015: Liga Vasca
El Eibar txapeldun de Liga Vasca y asciende a Segunda tras vencer al Leioako en Sarriena
20/04/2015: Liga Vasca
El Betiko devolvió al Baraka la victoria a domicilio de la primera vuelta en San Lorenzo
19/04/2015: Liga Vasca
Peña Athletic-en aurka galdu arren, Hernanik salbazioa lortu zuen baita Peñak ere
17/04/2015: Liga Vasca
El domingo partido clave para el título en Sarriena,pero ojo también a la pelea por la permanencia
15/04/2015: Liga Vasca
El Leioako gana al Arratia y da más calor al decisivo Leioako - Eibar del domingo
14/04/2015: Liga Vasca
85 minutos salvado el Zarautz y San Lorenzo le castigó en el 97 al empatarle el Betiko
14/04/2015: Liga Vasca
El Arratia encarrila ante el Peña en la primera parte y remata en la recta final
13/04/2015: Liga Vasca
Voltereta del Beasain frente al Bizkerre en una calurosa tarde
12/04/2015: Liga Vasca
Eibarrek bere lidertza mantentzen du Hernaniren aurka 1-0 irabazi ostean
12/04/2015: Liga Vasca
El Berrio no puede certificar la permanencia tras sufrir la remontada del Baraka en la segunda parte
31/03/2015: Liga Vasca
El Eibar se queda líder en solitario tras vencer en el dificil campo del Arratia
31/03/2015: Liga Vasca
El Baraka no pudo tumbar la resistencia del Lantarón hasta el minuto 89

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com