Oiartzunek lehen zatian erabaki zuen jadanik jaitsita dagoen Gazte Berriak-en aurka
![]() Diario Vasco OKE-ko emakumeen 2. mailako talde oiartzuarrak 7-0 irabazi zion igandean Gazte Berriak talde nafarrari, Karla Lekuona zelaian eta lider jarraitzen du. Alkortaren taldea ederki aritu zen igandean nafarren aurka eta ez bat, ez bi, ezta hiru ere. Zazpi gol sartu zituen eta erabat nagusitu zitzaion Gazte Berriak taldeari. Hasiera-hasieratik talde oiartzuarra nabarmendu zen. Hirugarren minuturako sartu zuen lehen gola Nerea Abancens Oiartzun taldeko jokalariak. Haren atzetik etorri ziren Ane Etxezarreta (2), Jone Olasagasti (2) eta Itsaso Nabaskuesen golak, guztiak lehen zatian. Bigarren zatian, Malen Moranek sartu zuen zazpigarrena. Igandeko partidak izan zuen zoritxarreko tartea ere. Maria Granado Oiartzungo jokalariak belauneko zain tiratua egin zuen. Nafarroako jokalari batek ere izan zuen ezbeharra. Aurten Oiartzun taldeak gero eta gertuago dauka bigarren mailako liga. 64 punturekin, ez du partida bat bera ere galdu aurtengo denboraldian. Puntu batera dauka, ordea, Athletic taldea, 63 punturekin. Bi partida besterik ez zaizkio geratzen denboraldia amaitzeko. Azken aurreko jardunaldian partida garrantzitsu eta gogorra izango du Oiartzun taldeak Logroñoren aurka, heldu den igandean. Errioxarrak laugarren koskan daude 46 punturekin, baina beren etxean talde indartsua da.
El líder goleó al Gazte Berriak en un partido en el que las navarras no tuvieron opción. Cuando todavía se estaban colocando, recibieron el primer gol. Las locales aumentaron la presión y marcaron seis goles en la primera mitad. En el segundo tiempo, el Gazte adelantó la línea de presión y mejoró, aunque no materializó ninguna de sus llegadas.
Gazte Berriak: Jaione, Aitana, Maitane, Uxue, Laura, Josune, Alba, Ainhoa, Leire, Oihana y Ane. También jugaron: Tanika, Mirari y Adriana Goles: 1-0 (1') Nerea; 2-0 (17') Jone Olasagasti; 3-0 (23') Itsaso; 4-0 (32') Jone Olasagasti; 5-0 (38') Ane Etxezarreta; 6-0 (48') Ane Etxezarreta; 7-0 (65') Malen Más noticias del: miércoles, 15 de abril de 2015
Más noticias en: 2ª División |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |