Berdinketa markagailuan hainbat gorabehera izan zituen Mariño eta Añorgaren arteko derbian
2ª DIVISIÓN | miércoles, 22 de abril de 2015
anorgakke.org |
 |
 |
imprimir |
Hasiera hasieratik gure neskek baloaren jabetza eskuratu zuten eta kalitatezko futboleko minutuak utzi ziziguten. Txuriek joko eta intentsitate ona erakutsi zituzten eta minutuz minutu irundarren area ingurua zapaltzen hasi ziren. Mariñoko defentsa txukun ari zen baina txurien gola iristear zegoela nabaria zen. Horrela, korner batean, kanpotarrek 0-1ekoa jarri zuten Gantxegik buruz egindako erremate bati esker. 0-2koa berehala iritsi zen; txurien jokaldi eder bat aprobetxatuta Izasek gola lortu zuen. Añorgatarren minutu onenak ziren eta etxekoek ezin zieten aurre egin, Naiarak langara bidali zuen falta jaurtiketa ikusgarri bat. Baina atsedenaldirako 3 minuturen faltan, Mariñoren jokaldi on baten ondoren, Paula Astiazaranek area barruan baloia kontrolatu eta jaurtiketa bikain batekin 1-2koa ipini zuen.
Bigarren zatian añorgako neskek pauso bat atzera eman zuten. Etxeko taldeak pixkanaka baloiaren jabetza eskuratu zuen, eta kanpotarren areara geroz eta gehiago iristen ziren. 60. minutuan Paulak bere bigarren gola lortu zuen area kanpotik egindako ezkerkada eder batekin. 78.minutuan zorigaiztoko jokaldia etorri zen: Mariñoko Melo-k eta añorgako atezainak elkar jo zuten baloia lehiatzen ari zirela. Kolpe itsusia izan zen eta etxeko jokalaria izan zen kaltetuena, hanka puskatu baitzuen.
Kolpearen ondorioz epaileak penaltia pitatu zuen, eta Paulak ez zuen barkatu. Bere 3 gola lortuta etxekoek markagailuari buelta eman eta 3-2koa ipini zuten partida amaitzeko 12 minutu falta zirela. Añorgako neskak ez ziren kikildu eta 5 minutu beranduago Ibar-ek berdinketa jarri zuen markagailuan erdiraketa bat ezkerkada dotore batekin errematatuaz. Garaipenaren gola ere lortzekotan izan zen Izas baina epaileak gola baliogabetu zuen añorgatarra jokoz kanpo zegoelako. 3nako berdinketarein amaitu zen partida.
Futbolaren bi aurpegiak ikusi genituen Ventaseko futbol zelaian. Partida polita, joko ona eta oso giro polita bi taldeen artean, batetik; baina, bestetik kirol honek zenbaitetan duen aurpegi zakarra ere ezagutu genuen Mariñoko jokalariaren lesio larriarekin. Añorga KKE-tik animoak helarazi nahi dizkiogu Melori, azkar eta lehenbailen berdegunean egongo zara!
*Txapeldunak.com webgunetik ere gure animo guztiak bidali nahi dizkiogu Mariño taldeko Melo jokalariari. Animo asko eta laster berriz zelaian gerra ematera!!