Denboraldiari hasiera bikaina eman dio Hernanik Berriotxoaren zelaian irabazi ondoren
Hasiera ezinhobea eman diote Andoni Loranen neskek Euskal Ligari. Lehenengo partida jokatzeko, Bizkaira bidaiatu behar izan dute, Berriotxoaren aurka neurtzeko hain zuzen ere. Markagailuan 1-2ko aldea lortu du Hernanik eta hori horrela, hiru puntuak gipuzkoara ekarri ahal dituzte. Gola oso azkar Arbitroak partidaren hasiera agindu bezain laster, bi taldeen irabazteko nahia ikusi ahal izan da. Oso intentsitate altua izan du norgehiagokak lehenengo minutuetan. Talde gipuzkoarrak 4 minutu besterik ez ditu behar izan markagailua estreinatzeko. Mara Munduateren eskutik etorri da partidako lehen gola, jokaldi eder baten ostean. Ospatzeko astirik ez Baina, Andoni Loranen neskek ez dute gola ospatzeko asti handirik izan, izan ere etxekoek azkar berdindu dute partida. 9.minutuan 1-1koa jarri du markagailuan Laura Garcia jokalari bizkaitarrak. Lehenengo minutu ero hauek pasa ostean, partida asko berdindu da eta bi taldeek gogor borrokatu dute. Oso partida berdindua Bigarren zatiak ere bere horretan jarraitu du. Bi taldeak oso berdintsu aritu dira, ideiak garbi izanik, baina gol aukera gutxi izan dituzte. Baloiaren jabetza Hernanirena izan da, baina Berriotxoak defentsa lan ona burutu du. Gola azkeneko minutuan Hernaniren gola ez da azkeneko minuturarte iritsi. Korner batean, Katia Ludwig-ek gol olinpikoa sartu du eta garaipena eman dio bere taldeari. Hurrengo astean Datorren larunbatean, Hernanik Betiko Neskak taldearen aurka jokatu beharko du, arratsaldeko 16:30etan Zubipe futbol zelaian.
Berriotxoa: Alba Barroso, Leire Olazabal, Miriam Macias (62´:Garazi Hernandez), Marta Ortiz, Teresa Ortiz, Uxue Hernandez (58´:Millicent Arthur), Zorione Hormaetxea, Izaskun Ladero (75´: Tania Sandonis), Rose Sarpong, Laura Garcia (70´: Nerea Bardasco) eta Iraide Barbolla Hernani K.E.: Maialen Aguirre, Mara Aldasoro, Maddi Ormazabal, June Muxika (54´: Ane Ludwig), Andrea Isasa, Miren Unzueta (45´: Ane Ibarburu), Katia Ludwig, Maitane Arribas (45´: Iraide Pejenaute), Leire Iñarrairaegi (68´: Uxue Rekondo) , Mara Munduate eta Irati Altuna Golak: 0-1, 4´: Mara Munduate; 1-1, 9´: Laura Garcia; 1-2, 89´: Katia Ludwig Arbitroa: Asier Holguin Sanchez Más noticias del: lunes, 6 de octubre de 2014
Más noticias en: Liga Vasca |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |