Mondrak Ilintxari buelta emanez lortu zuen denboraldiko lehen garaipena
TERRITORIAL GIPUZKOA | lunes, 6 de octubre de 2014
mondraberri.com |
 |
 |
imprimir |
Mondrako neskek emaitza ona lortu dute asteburuan Ilintxaren zelaian 1-2 irabazi eta gero. Andoni Ezkurrak zuzentzen duen taldeak kemen handiaz jokatu zuen Legazpin, eta partidu hasieran jasotako golari buelta ematea lortu zuen. Sarrailagileen golak bigarren zatian iritsi ziren Ane Arregi eta Eider Zeziagaren oinetatik. Esan, partidu ona jokatu zutela neskek eta alde zabalagoa lortzeko aukerak ere sortu zituztela. Mondrako neskek, lau puntu dituzte ligako lehenengo bi neurketetan berdindu eta irabazi eta gero. Datorren astean Arizmendiren kontrako derbia jokatuko dute Mojategin.