Mariñok bere lehen garaipena lortu zuen Gazte Berriak-en aurka
![]() kiroletikblog.blogspot.com (Argazkia : Unai Oiartzun) Lehen jardunaldietako hobekuntza berretsi zuen atzo Bigarren Mailako Mariñok. Hiru puntuak bildu zituen, Gazte Berriak talde nafarra Landetxan gainditu ondoren. Partidaren gidaritza hartu zuten irundarrek hasieratik. Baloiaren jabetza eskuratu eta modu eraginkorrean jokatu zuten. Hamazazpigarren minutuan, Melodik aurretik jarri zituen etxekoak. Bost minutu beranduago, errenta handitu zuen Paulak. Berdeguneko nagusitasuna gol bilakatu zuen Mariñok. Bigarren gola sartu ondoren, hasierako tentsioa galdu zuen pixkanaka Gorka Álvarezen taldeak. Baloia aurkariari eman zion, baina atzean sendo aritu zen, abantailari eusteko asmoz. Partidaren amaierarako hogei minutu falta zirela, neurketa erabaki zuen Paulak berak, 3-0ekoarekin. Lau puntu bildu ditu Mariñok dagoeneko, eta atzean utzi ditu jaitsiera postuak. Hurrengo jardunaldian etxean ariko da berriro, puntu bakarra duen Abantoren kontra.
Gazte Berriak: Jaione, Nerea, Aitana, Laura, Jessica (Maitane 57'), Susana, Alba, Idoia (Itxaso 75'), Leire (Ainhoa 67'), Josune y Ane Goles: 1-0 (17') Melodi; 2-0 (22') Paula; 3-0 (71') Paula Más noticias del: miércoles, 8 de octubre de 2014
Más noticias en: 2ª División |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |