Oiartzunek nagusitasun osoz irabazi zion Añorgari gipuzkoarren arteko derbia
![]() Oiartzunek garaipen handia lortu zuen igandean Ugaldetxon Añorga 6-0 menperatu ondoren. Oiartzuarrak nagusitasun osoz gailendu ziren añorgatarrei gipuzkoar derbian, bai emaitza bai jokoaren aldetik ere. Etxeko taldeak oso indartsu ekin zion norgehiagokari eta 18. minutuan aurreratu zen, Esti Bajok ondo probestu zuen Titayren erdiraketa 1-0ekoa jartzeko. 27. minutuan Evelynek astero golarekin duen hitzorduarekin ez zuen huts egin eta pase luze bat kontrolatu ondoren defentsak eta Olatz atezaina atzean utzi eta gero bigarrena sartu zuen. Lehen zatian kanpotarrak oso gutxitan hurbildu ziren etxekoen ate ingurura, horietako baten Añorgaren jokaldi on baten Alaitzek gutxigatik kanpora jaurti zuen. Bigarren zatian Añorgak aurpegi hobea azaldu zuen hasieran baina pixkanaka berriz oiartzuarrek euren nagusitasuna agerian utzi zuten, eta partiduko azken txanpan beste lau golekin xigortu zituzten bisitariak. 69. minutuan Esti Bajok hirugarrena ezarri zuen, 76. minutuan laugarrena donostiarrek euren artean sartu zuten Jone Olasagastiren erdiraketa baten ondoren, Jonek berak sartu zuen bostgarrena 79. minutuan eta azkenik Evelynek denboraldiko bere hamalaugarren gola sartu zuen. Honenbestez, Oiartzunek bigarren tokian jarraitzen du Pauldarrakekin berdindua, lidergoan dagoen Athletic B bi puntutara duelarik. Asteburu hontan ligak geldialdia du eta datorren astean oiartzuarrak Burgos aldera joango dira. Nuestra Señora de Belen burubelarri dabil azken tokietatik irten nahiean. Añorgak berriz, bide onera itzuli nahi du eta Rezolan EDF Logroño hartuko du, arerio gogorra izango da talde errioxarra donostiarrentzat, laugarren dira sailkapenean, baina seguru igandeko trago latza egun oso txarra izan zela eta euren benetako maila zein den erakusteko irrikaz izango direla.
Más noticias del: miércoles, 19 de noviembre de 2014
Más noticias en: 2ª División |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |