Berdinketak ihes egin dio Hernaniri eta Gasteizko Neskak 1-0 nagusitu zaio
![]() Nahiz eta puntu banaketa izan bidezkoena, Estibalitz Plaza jokalari gasteiztarrak penaltiz sartutako golari esker, etxekoek 1-0 garaitu dute talde txuriberdea. Argazkia: Maddi Aldasoro Zelaiarekin arazoak izan ditu aste hontan Gasteizko Neskakek. Hori horrela, hasieran finkatutako ordutegia aldatu ostean, 12:45etan ekin diote bi taldeek 19.Jardunaldiari. Talde gasteiztarra, sailkapenaren goiko postuetan aurkitzen da, eta asteazkenean Barakaldoren aurka atzeratutako partida irabazi ostean, konfidantzaz gainezka egin diote aurre Hernaniren aurkako norgehiagokari.
Hernaniko Neskek, larunbateko partiden emaitzak ikusita, argi zuten irabaztea oso garrantzitsua zela. Hiru puntuak lortzea, sailkapenean gorantz egiteko aukera paregabea zen. Lehenengo minututik, bi taldeak oso ondo kokatu dira zelaian, presioa era paregabean gauzatuz. Ondorioz, ikusleek ez dituzte gol aukera asko gozatu lehengo zatian honetan. Baina, hala ere, etxeko taldeek sortu dituzte arrisku aukera gehienak. Maialen Agirre, atezain txuriberdeak, geldiketa ikusgarriak egin ditu eta markagailuan 0-0 mantentzeko gai izan da.
Bigarren zatian ez da aldaketa handirik egon. Baloiaren jabetza zelai erdian jokatu da eta hori horrela, inork ez du gol aukera garbirik izan. Bazirudien, partida puntu banaketarekin amaituko zela. Baina, 69.minutuan partida hankaz gora jarri duen jokaldia jazo da. Estibalitz Plaza, etxeko jokalariak, penaltiz sartu du garaipenaren gola eta nahiz eta Hernaniko neskek gogor borrokatu markagailuan 1-1 jartzeko, ez dira berdinketa ezartzeko gai izan.
Esku hutsik itzuli dira jardunaldi honetan Andoni Loranen neskak Gasteiztik, baina datorren astean, Arratiaren aurkako partidan, sentsazio hobeak izatea espero dute. Porrot honen ostean, Hernani sailkapenaren 8.postuan aurkitzen da 21 punturekin. Talde bizkaitarrak berriz, Bizkerreren aurka 2-0 galdu ostean, 5.postuan jarraitzen du 30 punturekin. Norgehiagoka bizia izango da datorren larunbatean Zubipen jokatuko dena, baina talde txuriberdeak gogor borrokatuko du hiru puntuak Hernanin gera daitezen.
Hernani K.E: Maialen Agirre, Maddi Ormazabal, Miren Unzueta, Katia Ludwig (75´: Ane Ibarburu), Olatz Jaka, Mireia Becerra, Iraide Pejenaute (53´: June Muxika), Leire Juanes, Mara Munduate (80´: Uxue Rekondo), Maitane Arribas eta Irati Altuna. Golak: 1-0, 69´: Estibalitz Plaza. Más noticias del: lunes, 2 de marzo de 2015
Más noticias en: Liga Vasca |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |