Añorgak bere lidertza sendotu zuen bigarren den Mondrari sei gol sartu eta gero
TERRITORIAL GIPUZKOA | lunes, 2 de marzo de 2015
mondraberri.com / anorgakke.org |
 |
 |
imprimir |
mondraberri.com
Denboraldi bikaina egiten ari den arren, liderra handiegi geratu zitzaion asteburuan Mondrari. Sarrailagileek baja asko zituzten partidurako, eta hori igarri egin zuten gero. Porrota jasan arren, zuri-moreek bigarren jarraitzen dute sailkapenean.
Emaitza eta joko bolada onari modu mingarrian esan dio agur Mondrak. Andoni Ezkurra eta Hodei Guridiren neskek jipoi galanta jaso zuten zapatuan Añorga liderraren kontra. Sarrailagileek baja garrantzitsuak zituzten lesioengatik, eta partidura hamahiru jokalarirekin bakarrik agertu ziren. Hau gutxi ez, eta lehen zati negargarria egin eta gero, sarrailagileek oso neurketa zaila izan zuten.
Partidura kokilduta eta lokartuta irten ziren arrasatearrak. Lidertza jokoan zuten arren ez zuten mailarik eman, eta lehen zatiak aurrera egiten zuen neurrian kontrako golak jaso zituztela ikusi zuten inpotentzia osoz. Sarrailagileek gainera ez zuten gol aukera bakarra ere sortu lehen zatian, eta hala, 0-4ko emaitzak dena esaten zuen atsedenaldian. Aldageletan animoak jaso eta gero, Mondrako neskak biziago irten ziren bigarrenean. Dena galduta zutela, gora joan ziren eta aukera onak izan zituzten golak egiteko. Azkenean baina, aldekoak beharrean, kontrakoak jaso zituzten; eta neurketa amaieran 0-6ko emaitzarekin erretiratu behar izan zuten.
Partidua txarra izan zen arren, Mondrak ondo kokatuta jarraitzen du sailkapenean. Sarrailagileak bigarren dira hamasei punturekin, nahiz eta parekotasun handia dagoen sailkapen buruko gainontzeko postuetan. Datorren jardunaldian Mondrak Mariñoren zelaian jokatuko du.
anorgakke.org
Larunbatean partida garrantzitsua eduki zuten regionaleko neskek, sailkapeneko lehen postua jokoan. Añorgatarrak oso ondo asi zuten partida, lehenengo minutuetan jokoaren pisua eraman zuten eta horrela gola lortu zuten, Larritzek sartu zuen 0-1ekoa. Etxekoek gola nabaritu zuten kanpotarren nagusitasuna haundituz, Markagailua 0-4ra joan zen deskantsura Nerea Eizagirre, Maialen Martinez eta Eneritzen golei esker.
Bigarren zatian partidaren gidoia berdina izan zen. Mondragoneko nesken saiakerak ondo jarritako defentsa baten aurrean bukatzen ziren. Gainera bigarren zatiko lehen minuetan Eneritzek 2 gol sartu zituen, 0-6koa ipiniz eta partida bukatua utziz. Taldeko lidertza sendotzen dute gure neskak bigarrenarekin lau puntuko aldea sartuz.
Berria eta argazki batzuk mondraberri.com-en