Beasainek Lagun Onak garaitu partidu borrokatu batean eta bigarrena da
Hilaren 23an jolastu zuten gure neska gazteak Igartzako futbol zelaian Azpeitiako nesken aurka. Lagun Onak taldea sailkapeneko goiko postuean kokatuta egonik, gauzak oso zail jarri zizkion Miguel eta Iñigoren taldeari. Neurketa oso borrokatua eta berdindua izan zen haseratik eta nahiz eta Bagoilariei partidan sartzea asko kostatu, azkenean Liernik sartutako hirugarren golak, neurketa amaitu zuen 3-1eko azken emaitzarekin. Goraipatu atzealdean Jone, Igone, Maitane Berasategi eta Ainitzek egindako lana. Norgehiagoka guztian zehar Azpeitiarren erasoko jokoa zapuztea lortu zuten, sekulako neurketa eginaz. Goleegiletaz ezin ahaztu noski, Maitane Lopezek, Liernik eta Maitek egin zituzten Bagoilarientzat golak, ederrak denak ere. Garaipen garrantzitsu honen ostean Beasaindarrak sailkapenaren bigarren postuan kokaturik daude, sekulako denboraldia burutzen. Datorren astean Donostira egingo dute txangoa Amara Berri taldeari aurre egitera. Beasainen aldetik jokatu zuten: Irati, Igone, Ainitze, Maitane Berasategi, Jone, Maialen, Ainhoa, Lierni, Leire, Maite eta Maitane Lopez. Bigarren zatian sartu ziren Nora eta Ane Más noticias del: martes, 26 de febrero de 2013
Más noticias en: Cadete Gipuzkoa |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |