Beasainek La Salle garaitu zuen igoera faseko lehen norgehiagokan
Miguel eta Iñigoren neska Kadeteek hasiera ezin hobea eman zioten igoerako faseari La Salle talde Donostiarra 5-1 gaindituz. Igandean Igartzan jolastu zen partida eta nahiz eta lehen minutuetan nerbioak direla eta partiduan sartzea zertxobait kosta zitzaien gure neskatoei, Ainhoaren aurreneko golak konfidantza handia eman zien. 1-0ekoak halere ez zuen gehiegi iraun eta kanpotarrek, Bagoilarien atera iritsi ziren aukera apurretariko batean banakoa lortu zuten. Beasaindarrak jo eta su jarraitu zuten eta azkenerako erraz hartu zituzten menpean Donostiko taldea. Golegileen arloan, beste hainbatetan bezala Ainhoa azaltzen zaigu, Ainhoak erraz egiten du gola eta igandean ere Hat-Tricka lortu zuen. Ezin ahaztu dezakegu Maitane Lopezen lana, zelai erdian sekulako lana egin zuen Maitanek, bai gora begira zein defensa lanean ere, lan horri guztiari gehitu behar zaio lortutako bi golak, a zer partida Maitanerena. Beasainen aldetik jokatu zuten: Ane, Igone, Ainitze, Maitane Berasategi, Jone, Maialen, Ainhoa, Lierni, Irati, Maite eta Maitane Lopez. Bigarren zatian sartu ziren Nora eta Leire. Hiru puntu garrantzitsu hauekin, modu ezin egokiagoan hasi dute gure neskek igoerako fasea, argi erakutsi dute jarrera eta maila honetan jokatuz gero, edozein talde menderatzeko gai direla gure neskak. Datorren astean Orion izango dute bigarren garaipena lortzeko aukera, ea garaipenaren ildotik jarraitzerik duten Miguel eta Iñigoren neskek, merezi baitute, ANIMO NESKAK!!
Más noticias del: miércoles, 30 de enero de 2013
Más noticias en: Cadete Gipuzkoa |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |