Intxurrek Gipuzkoako lehen maila kadeteko kopa txapelketa lortu zuen asteburuan
CADETE GIPUZKOA | jueves, 29 de mayo de 2014
alegia.eu / Txapeldunak.com |
 |
 |
imprimir |
Intxurreko kadete mailako nesken taldeak Gipuzkoako kopa irabazi du asteburuan. Azken jardunaldian Amara Berriren aurkako partida zuten etxetik kanpo eta berdinketa nahikoa bazuten ere, txapeldun handien modura lortu dute tituloa, azken partida ere irabazita. 0 eta 1 irabazi eta kopa Alegiara bidean jartzea lortu zuten.
Taldearen ibilbidea ederra izan da kopa hontan, jokatutako hamar partidetatik, zazpi irabazi baitituzte, bat berdindu eta bi galdu. Bigarren sailkatua izan den Ikasberri talde azpeitiarra lau Alegiko taldeak baino lau puntu gutxiago pilatu ditu kopa fase hontan.
Denboraldian zehar egindako lan onari erremate bikaina jarri diete modu horretan kadete mailako neskek. Zorionak!!
ZORIONAK INTXURRE!! ZORIONAK TXAPELDUNAK!!