Gutxiengo aldeagatik, baina Gasteizko Neskak berriz nagusi Beasainen aurka

LIGA VASCA | domingo, 18 de enero de 2015
beasaingoneskak.wordpress.com

imprimir

Argazkia: Mario Aragon

Beste behin goiko talde baten aurka punturik gabe itzuli dira Beasaingo neskak. Oraingoan Gasteizko Neskek irabazi diete txuri-urdinei bigarren itzuliko lehen partida honetan. Hirugarren aldiz 1-0 galdu dute goiko talde baten aurka goierritarrek, eta puntuatu gabe beheko postuak gerturatuz doaz.

Baloia martxan jarri eta hasieratik ikusi da zelai zaila dela. Belar naturala eta zelai handia izateaz gain, aurkariak baloiaren jabetza izan nahi zuen. Hasi bezain laister beraz, gasteiztarrak egin dira baloiaren jabe eta Beasaingoek bere zelaiean itxaron diete. Ondo joan zaie joko hau kanpokoei, etxekoek arrisku gehiegirik ez baitute sortu. Lehen zati erdialdean ordea defentsa lekuz kanpo atera eta bi jokalari atezainaren aurrean gelditu dira eta gola egin dute. Epaileak ordea jokoz kanpokoa dela adierazi du eta ondorioz ez da markagailuan aldaketarik izan lehen zatian.

Zelaira itzultzean Gasteizko Neskek pausu bat egin dute aurrera eta arrisku gehiagorekin iristen hasi dira beasaindarren atera. Minutu batzuen barruan Naiara atezainaren beharra izan dute txuri-urdinek markagailua mantentzeko. Baina ez diete asko iraun honek, eta hegaletik, ia marraren gainean erdiratu eta Jenairaren erremate batekin aurretik jarri dira etxekoak; 1-0. Aldaketen ondorioz, Koldo Zalduaren neskek aurrera egin dute eta aukerak sortzen hasi dira.

Azpimarratzekoa da txuri-urdinen aurka, epaileak hiru gol aukera garbitan, jokoz kanpokoa adierazi duela honelakorik egon ez denean. Gasteiztarrek markagailuko aldea handitzeko unea izan badute ere, ez dute lortu eta azken hamabost minututan lana izan dute. Hala ere sendo zeuden atzean eta zail zenez aukerak sortzea, bat eta hutsekoarekin amaitu da partida.

Punturik lortu gabe, behekoak gero eta gertuago daude Beasaingo neskengandik eta ahalik eta bizkorren puntuak lortzen hasi behar dute. Gasteiztarrek ordea goiko postuetan jarraitzeko ezin dute punturik galdu eta gaurkoan ere horri eutsi diote.


Gasteizko Neskak
: Haizea, Dorleta, Olatz (85′ Olaia), Andea (45′ Maider), Nerea (89′ Itxaso), Maria, Estibaliz, Jenaira, Ana, Amaia (67′ Nikola) eta Alba.

Beasain: Naiara, Maialen, Miren Arrondo, Izaro (65′ Janire), Claudia (80′ Ane Insausti), Leire (67′ Eider), Uxue (75′ Miren Etxebeste), Ane Muruamendiaraz (65′ Tania), Ainhoa, Garazi eta Irati.

Gola: Jenairak 1-0.


Kronika argazki batzuekin beasaingoneskak.wordpress.com-en

listar todas las noticias

Más noticias del: domingo, 18 de enero de 2015

18/01/2015: 1ª División
El Levante hurga en la herida de la Real
18/01/2015: Liga Vasca
Reparto de puntos en un partido muy disputado entre Barakaldo y Zarautz
18/01/2015: Escolar Bizkaia
Alevín: Victoria del Leioako Neskak ante Bizkerre en una lluvia de goles en Sarriena
18/01/2015: Liga Vasca
Berriotxoa garaitu ostean gorantz begira hasi da Hernani

Más noticias en: Liga Vasca

22/07/2015: Liga Vasca
La Liga Vasca comenzará el último fin de semana de septiembre
04/05/2015: Liga Vasca
El Beasain KE de luto por la muerte de su jugadora de Liga Vasca Irantzu Aizpurua
29/04/2015: Liga Vasca
El Berriotxoa refrendó su permanencia con victoria sobre el Arratia
28/04/2015: Liga Vasca
Broche de oro del Leioako ganando en Santurtzi y la Gasteiz también vence en casa del Betiko
27/04/2015: Liga Vasca
El Zarautz sorprende al Bizkerre en Bolue en la despedida liguera
24/04/2015: Liga Vasca
Berrio y Tolosa dilucidarán la última plaza de descenso en la última jornada de Liga Vasca
22/04/2015: Liga Vasca
El Zarautz salva la categoría a base de empates, esta vez contra el Beasain
21/04/2015: Liga Vasca
Cómodo triunfo del Arratia ante el Lantarón e importante empate del Berrio en Gasteiz
21/04/2015: Liga Vasca
El Eibar txapeldun de Liga Vasca y asciende a Segunda tras vencer al Leioako en Sarriena
20/04/2015: Liga Vasca
El Betiko devolvió al Baraka la victoria a domicilio de la primera vuelta en San Lorenzo
19/04/2015: Liga Vasca
Peña Athletic-en aurka galdu arren, Hernanik salbazioa lortu zuen baita Peñak ere
17/04/2015: Liga Vasca
El domingo partido clave para el título en Sarriena,pero ojo también a la pelea por la permanencia
15/04/2015: Liga Vasca
El Leioako gana al Arratia y da más calor al decisivo Leioako - Eibar del domingo
14/04/2015: Liga Vasca
85 minutos salvado el Zarautz y San Lorenzo le castigó en el 97 al empatarle el Betiko
14/04/2015: Liga Vasca
El Arratia encarrila ante el Peña en la primera parte y remata en la recta final
13/04/2015: Liga Vasca
Voltereta del Beasain frente al Bizkerre en una calurosa tarde
12/04/2015: Liga Vasca
Eibarrek bere lidertza mantentzen du Hernaniren aurka 1-0 irabazi ostean
12/04/2015: Liga Vasca
El Berrio no puede certificar la permanencia tras sufrir la remontada del Baraka en la segunda parte
31/03/2015: Liga Vasca
El Eibar se queda líder en solitario tras vencer en el dificil campo del Arratia
31/03/2015: Liga Vasca
El Baraka no pudo tumbar la resistencia del Lantarón hasta el minuto 89

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com