Beasainek garaipena lortu zuen Igartzan omenaldia egin zitzaion Irantzu Aizpuruari eskeinita
![]() Argazkia: Maialen Igartua
Aizpuruaren gurasoak, ahizpa eta gertukoenak futbol zelaira irten ziren, hunkituta, eta bertan egin zieten harrera taldekideek. Lore sorta eman zioten familiari, eta taldekide batzuek aurreskua dantzatu zieten. Harmailak beteta zeuden, eta jendea zutitu egin da txalo jo eta futbol zelaian zeudenei babesa emateko. Barakaldoko jokalariak ere zelaian ziren, eta omenaldira batu ziren. Partidua hasi aurretik minutuko isilunea egin zuten zelaian, bozgorailuetatik Benito Lertxundiren Nere herriko neskatxa maite entzuten zela. Xingola beltzarekin jokatu dute partidua. Partidari dagokionez, Beasainek 3-1 menderatu zuten Barakaldo Miren eta Maddik bi aldiz sartutako golei esker, bizkaitarrena berriz Nereak lortu zuen. Horrenbestez, joaneko partidan ere 2-4ko emaitzarekin garaile izan zirenez, beasaindarrek lortu dute Euskal Kopan aurrera egitea eta final zortzirenetan bigarren mailako San Inazio talde bizkaitarraren aurka arituko dira, joaneko partida Igartzan izango da, eta bueltakoa Bilbon.
Más noticias del: domingo, 10 de mayo de 2015
Más noticias en: Copa Vasca |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |