Añorgak nagusitasunez Eibar gainditu eta Sanik Beasain nahiz eta goierritarrek itxura ona eman
![]() AÑORGA 4-0 EIBAR Añorgak nagusitasunez atera zuen aurrera Eibarren aurkako kanporaketa 4-0eko emaitza argiarekin, partiduko protagonista Vanessa Carton erdilaria izan zen, hiru gol sartu baitzituen eta partidaren ondarrean erregionaleko Larra aurrelariak borobildu zuen añorgatarren garaipena. Donostiarrek eraman zuten hasieratik norgehiagokaren pisua, nahiz eta eibartarrak nahiko txukun ibili defentsako lanetan eta Añorgak aukera kopuru handirik ez izan, bi goleko aldea lortu zuten lehen zatian etxekoek. Lehenengo gola 16.minutuan eskubitik abiatutako jokaldi baten, Izaskunek erdiratu zuen eta Cartonek arearen bihotzean kontrolatu eta ate barrura jaurti zuen. Bigarrena 38. minutuan, Iratxe atezain armaginaren aldaratze bat probestuz, berriro ere Cartonek ez zuen barkatu area txikian. Bigarren zatian lehenengoan baino gehiago saiatu ziren erasoko lanean eibartarrak, nahitaezkoa baitzuten gutxienez bi gol sartzea aurrera egiteko, hortaz Añorgak hutsune gehiago aurkitu zituen, eta kontraerasora egin zuen arriskurik handiena. Partidako hirugarren gola etxekoen konbinaketa polit baten ondorioz etorri zen eta Cartonek, Izaskunek emandako baloia lehen zutoinetik ederki sartu zuen ate barrura. Partidako jokaldirik ikusgarriena zalantzarik gabe. Añorgak izan zituen batez ere kontraerasora, aldea handitzeko aukerak baina ez ziren azken metroetan oso fin aritu, argiena Larrak izan zuen atezaina gainditu, atzean utzi eta gero Rezolan gola ia ospatzen ari zirela Olatz heldu zen azken orduan baloia ateratzera. Eibarrek ere ezin izan zuen etxekoen atea zulatu eta ia denbora agortuta zegoenean 4-0ekoa etorri zen, alboko sake baten ondorioz, Ibarrek baloia orraztu eta Larrak zorte pixkatekin baloia sareetara bidali zuen. Golak: 1-0 Carton (16'); 2-0 Carton (38'); 3-0 Carton (54'); 4-0 Larra Mendiaraz (89')
beasaingoneskak.wordpress.com Más noticias del: martes, 26 de mayo de 2015
Más noticias en: Copa Vasca |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |