Mireia Sarasola eta Antxon Iglesias: «Orain denon artean oinarriak ongi finkatu behar ditugu»

FUTFEM GIPUZKOA | viernes, 12 de junio de 2015
ataria/info/tolosa

imprimir

Denboraldi amaiera ez da gozoa izan Tolosako nesken lehen taldearentzat, baina harrobia sendo dator, eta borroka ez da amaitu. Mireia Sarasola kapitainak eta Antxon Iglesias koordinatzaileak balantzea egin dute

Nesken futbola eta Tolosa CF ateak zabaltzen ari dira Gipuzkoa mailan, jokalarien borrokari eta ingurukoen laguntzari esker. Denboraldi amaieran, Sarasolak eta Iglesiasek balantzea egin dute.

Espero al zenuten maila galtzea?

Mireia Sarasola: Ez. Euskal Liga jokatzen hasi ginenean ez genuen inolaz ere espero horrelakorik. Baina gertatu egin da, eta orain, aurrera jarraitu beharra dago.
Antxon Iglesias: Entrenatzaileon artean ere, talde ona genuela esaten genuen. Ilusioarekin heldu genion denboraldiari.

Alde batetik taldeak itxura ona transmititzen zuen. Baina, bestetik, emaitzak txarrak ziren.

M. S.: Beti esan da taldeak kalitatea zuela, gaztea izan arren. Agian horrek bere eragina izan du, beste taldeekin alderatuta esperientzia falta izan zaigu. Baina nik konfiantza handia daukat talde honetan, nahiz eta emaitzak ez diren iritsi. Horri gehitzen badiozu azken hiru partida erabakigarrietan egoerari ez diogula buelta eman...
A. I.: Golak sartzeko erraztasuna genuela ikusten genuen, baina baita erraz jasotzekoa ere. Atzealdean sendotasun pixka bat falta izan zaigu. Kanpoan bi edo hiru gol sartu arren ezin irabazi ibili gara, aurkariak bat gehiago lortzen zuelako. Gakoa hor egon dela iruditzen zait. Pitxitxia gure taldean genuen, baina atzean sendotasunik ez. Amaieran, zortea ere ez dugu alde izan, eta bai igotzeko edo ez jaisteko behar izaten da zorte pixka bat.

Zubietan Hernaniren aurkako partida hartan bezala.

A. I.: Gola oso gertu izan genuen. Partida goitik behera dominatu genuen, aukera ugari sortuz, baina ezin lortu helburua. Azkenean puntu bakarrarekin konformatu behar izan genuen.

Dinamika ona eta txarra topiko izan daitezke, baina talde bati ez zaionean ezer ateratzen...

A. I.: Zuloan zaudenean, ez da ezer ongi ateratzen. Eta horrela dinamika aldatzea zaila da; ez da erraza beharrezkoa den zorte hori aurkitzea. Dena aurka izan ohi da: golak, hutsegiteak, lesioak... gauza ugari pasa zaizkigu, baina esfortzu handia egin dute hortik ateratzeko, nahiz eta azkenean ez dugun salbatzerik lortu.

Entrenatzaile aldaketak eta guzti izan dituzue, joerari buelta eman nahian.

M. S.:
Aldaketak egin behar zituztela esan ziguten, ea zulotik ateratzen ginen. Saiatu gara, baina ez dugu lortu.
A. I.: Horrela da. Azken partidak ere oso gogorrak izan dira. Lehen postuetan zeudenen aurka jokatzea tokatu zaigu. Bizkerreren eta Leioaren aurka partida onak egin genituen, baina lehen esan duguna, zortea falta. Azkena Eibarrekin jokatu genuen, eta Berri Otxoaren emaitza ona ez izatea behar genuen. Partida serioa jokatu genuen, baina albiste txarrak iritsi ziren; irabazten ari zirela.

Une zehatz hori nolakoa izan zen?

M. S
.: Batzuk ez zuten Berri Otxoaren emaitza jakin nahi, besteek bai. Guk dena eman behar genuela bagenekien, borrokatu egin behar genuela. Atsedenaldira 2-1 galtzen joan ginen, ligako talderik indartsuenaren aurka. Gero Berri Otxoa irabazten ari zela jakin genuen, eta orduan dena gainera etorri zitzaigun.

Eta orain zer? Aurrera begira jarrita zer gelditzen da?

M. S.: Lurralde mailan jokatuko dugu hurrengo denboraldia. Jaitsiera eta gero gure artean hitz egin genuen, nork jarraitu behar zuen eta nork ez jakiteko. Borrokan jarraitu nahi dugu, igoera lortzeko helburuarekin. Sentsazio horrekin jendeak jarraitu egingo zuela esan zuen, eta gogotsu gaude.
A. I.: Behera jaitsi arren, oinarri bat jarri nahi dugu. Dena berriro hastea bezala izango da. Denen aldetik egin ditugu gauzak gaizki, eta orain denon artean oinarriak ongi finkatu behar ditugu. Futbolean oso ondo jokatzen duten jokalariak daude, eta etorriko dira emaitzak.

Denboraldia entrenatzaile bezala bukatu duzu, Antxon. Hemendik aurrera horrela jarraituko duzu?

A. I.:
Koordinatzaile bezala jarraituko dut. Txema Serna da klubeko koordinatzailea, eta berak hitz egiten du entrenatzaile guztiekin. Ea aste honetan jakiten dugun entrenatzailea zein izango den.

Jokalariekin hitz egiten al dute horrelako erabakietarako, edo hori beraien kontua da.

M. S.: Beraien erabakia da eta guk konfiantza erakusten dugu. Denboraldi amaieran beraiek aritu dira entrenatzaile lanetan; badakite guk zer eman dezakegun, eta saiatu gara dinamika aldatzen. Urte hasieratik horrela hasi behar dugu, talde honek posible baitu, eta hori erakutsi nahi dugu denboraldi txukun bat eginaz.

Lehen taldeaz gain, beste hainbat talde ditu Tolosa CF-ek. Zer moduz joan da harrobiaren denboraldia?

A. I.:
Lehian dabiltzan gazteenak infantilak dira. Alebinen taldea ere badago, baina horien partidak ez dira lehia moduan jokatzen. Infantiletan A eta B taldea daude, eta Gipuzkoakoan finalerdietara sailkatzea lortu dute. Ez da inoiz horrelakorik lortu. A taldea, gainera, txapeldun gelditu da. Euskadikoan ere jokatu du. Aipatu B taldean urtebete gazteagoak daudela, eta finalerdietara iristea handia izan dela. Txalotzekoa da, beraz, bi taldeen denboraldia.
Kadeteak laugarren geratu dira, denboraldi ona eginez. Eta jubenilak, azken partidan berdinketa nahikoa zuten txapeldun geratzeko, baina ez zuten lortu. Hala eta guztiz ere denboraldi bikaina egin dute. Harrobia indartsu datorrela ikusten da.

Jokalariak bezala, ari al zarete ikusleak lantzen?

M. S.
: Askotan harrobiko taldeen partidetan gurean baino ikusle gehiago izaten zen. Espero dugu horiek ere mailaz maila taldeei eta nesken futbolari jarraipena egitea, eta zelaietara gerturatzea.

Borroka konstantea da zuena. Zelaian, eta zelaitik kanpo.

M. S.: Sarri ondo iruditu ez zaigunaren aurka egitea tokatu zaigu, gauzak hobetu nahian. Horri esker oinarri batzuk jarri direla uste dut. Eta ea horrela jarraitzen dugun.
A. I.: Aipatu behar da jokalari hauek izan zirela guztia aurrera eraman dutenak; ateak zabaldu dituztenak euren borrokari esker. Gu beraiengatik gaude hemen, euren kabuz borrokan ibili eta hau lortu dutelako. Horri esker dago harrobia eta baita harrobiko lana ere. Beraientzat ere pozgarria da, klubean jarraipen hori dagoela ikustea.

Eta familia hori, beste familia handiago baten barruan dago. Zer moduz zaudete Tolosa CF-eko sekzio bat izanda?

A. I.: Zuzendaritza berria dago aurten, eta guk ez dugu inongo kexarik. Babes handia ematen digute, eta jokalariek ere hori nabaritu dutela uste dut: materiala, Berazubin jokatzeko aukera... Txalotzekoa da zuzendaritzak egin duen lana.

Erreportaia Tolosaldeko Atarian

listar todas las noticias

Más noticias del: viernes, 12 de junio de 2015

12/06/2015: 2ª División
EL Oiartzun viajará a Vigo dispuesto a hacer realidad un sueño
12/06/2015: Copa Vasca
Mañana sábado se disputan los partidos de vuelta de las semifinales de Copa Vasca
12/06/2015: General
Mañana sábado se celebra la fiesta del Leioako Emakumeak con su torneo de fin de temporada

Más noticias en: FutFem Gipuzkoa

21/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
13/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
30/09/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
29/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tras ascender con Luberri, Sto.Tomás Lizeoa, Zumaiako B juega la final con el Añorga B este sábado
26/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren A infantilak Gipuzkoako txapeldunak Anaitasuna penaltietara garaituta, jubenilek ezin
22/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Finde decisivo en Gipuzkoa, con títulos, ascensos y descensos en juego
18/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa A infantilak B gainditu eta Gipuzkoako finala jokatuko du, kadeteek ere garaipen polita
12/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Configurada la recta final de la temporada en la categoría infantil gipuzkoana
11/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren bi infantilak finalerdietarako sailkatu dira, nagusiak Euskal kopatik at geratu dira
03/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Asteburu ederra osatu dute Tolosaren taldeek ia denek garaipena lortu ondoren
29/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren euskal Ligako taldeak azkenean maila galdu, azpiko taldeek ere erdipurdizko asteburua
21/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldeak ezin irabazi, azpiko taldeek denetarik
14/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako Euskal Ligako taldeak Leioakoren aurka galdu, jubenilek Zestoan irabazi
08/04/2015: FutFem Gipuzkoa
El Mariño campeón de la Copa Costa Brava
31/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldearen berdinketaz gain, talde gazteenek denetarik egin zuten
23/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako jubenil eta Euskal Ligako taldeek porrot, Kadeteek eta infantilek irabazi
16/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako euskal ligakoek galdu Gasteizen Olaia Baldaren itzuleran, kadeteek eta infantilek irabazi
10/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren jubenilek lidertza sendotu, Euskal Ligakoek ta kadeteek berdindu, infantilek denetarik
03/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Denetarik pixkat Tolosaren taldeentzako asteburu honetan
22/02/2015: FutFem Gipuzkoa
Inauterien ondoren, denetarik pixka bat Tolosaren taldeentzat

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com